Kirol txartelak 45.100 erabiltzaile ditu dagoeneko
intxaurrondoko kiroldegiaren irekierarekin lotu du udalak igoera Ilunbeko estalkia konpontzeko lanak garaiz bukatu dituztela nabarmendu du Donostia Kirola patronatuak
Donostia. 45.100 pertsonek dute dagoeneko Donostiako kirol txartela, 2010eko abenduan izandako azken marka hautsiz. Uda honetan ireki den Intxaurrondoko kiroldegi berria izan da abonatu kopuru igoera lortu ahal izateko arrazoi nagusia, Udaleko iturrien arabera. Iazko data bereko datuekin alderatuta, igoera absolutua 2.000 harpidedunekoa izan da.
Intxaurrondoko kiroldegia ireki zenetik, ekainetik aurrera, 3.000 pertsonek tramitatu dute kirol txarteleko alta, eta horietatik %40 auzo horretako bizilagunak dira. Horrela, Intxaurrondok 4.496 abonatu dauzka, bere biztanleriaren %26,6; portzentaje hori %30era iritsiko li-tzateke Zuhaiztiko harpidedunak batuz gero.
Abonatu kopuruaren igoera instalazio berriaren erabiltzaileen datuetan ere islatzen da. Horrela, eta nahiz eta meteorologikoki uda nahasia izan (garrantzitsua kanpoko igerilekuak dituelako), zenbait gune (spa gunea bezala) oraindik martxan ez egon eta kirol ikastaroen eskaintza oraindik txikia izan, batezbeste egunero 500 erabiltzaile ditu. Jende gehien ekainaren 26 eta 27an izan zen, beroa eta eguraldi onarekin batera: 1.100 sarrera baino gehiago izan ziren.
ilunbe Bestalde, Donostia Kirolak aurreikusitako epearen barruan bukatu dira Ilunbeko estalki erretraktila konpontzeko lanak. Estalkia ezin izan zuten ireki 2010eko Aste Nagusian, instalazioaren aurreko kudeatzaileak, NDA enpresak, egindako kudeaketa okerraren ondorioz sortutako arazoengatik, Udalaren arabera.
Obra horiek 58.000 euroko gastua suposatu dute Donostia Kirolaren-tzat, eta maiatzaren bukaeran hasi ziren, GBC kirol elkartearen kirol denboraldia bukatu ondoren.
Más en Donostia
-
El Ayuntamiento de Donostia organiza este viernes una recogida de colillas en la playa de La Concha
-
Donostia volverá a conmemorar este domingo el incendio que arrasó la ciudad
-
Cerrada la isla Santa Clara este martes por oleaje y mala mar
-
Donostia confía en retirar de Ondarreta "entre 200 y 300 toneladas" de piedras