Donostia. Donostiako Udaleko Ingurumen sailak eta Aemetek datu meteorologikoak jasotzeko estazioa jarri dute abian Cristina Enea parkean. Horren helburua, hirian bertan euri jasak eta tenperaturak neurtzeko sistema ezartzea da.

Datu horiek Udalak jaso eta Aemetek baliatuko ditu, Igeldo, Ulia eta Hondarribikoekin alderatu ondoren. Horretarako, plubiometro bat eta hiru termometro ditu, tenperatura altuena, baxuena eta batezbestekoa neurtzeko.

Sistema hori Cristina Enean jar-tzeak badu bere zergatia: izan ere, bertan jasotzen diren datuek zerikusi handiagoa dute herritarrek beraiek egunero dituzten tenperaturekin eta beste aldagarriekin, hirigunetik kanpo ezartzen direnekin baino.

Donostian berez aspalditik egon da datu meteorologikoak jasotzeko kultura. Duela ehun urte baino lehenagokoak dira hiri mailan jasotako lehengo datuak, besteak beste, Gipuzkoa plazako kiosko moduko horretan jasotakoak.