Donostia. Donostiako Udalak kirola, ingurumena, kooperazioa eta giza eskubideen alorreko eragileei harrera ofiziala egingo die gaur arratsaldean. Guztira 343 ordezkariei bidali zaiela gonbidapena argitu zuten atzo Udaleko iturriek eta ekitaldia 19.00etan hasiko dela, osoko bilkuren aretoan.

Donostiako Gobernu berriaren hirugarren harrera ofiziala izango da gaurkoa, herri mugimenduekin eta auzo elkarteekin egindako bileren ondoren.

Harrera hauekin hiriko eragileei Gobernuak partaidetzari garran-tzia ematen diola adierazi nahi die, eta udal politikagintzan parte hartzeko deia zabalduko die.

"Helburu nagusia herritarrak udal gestioaren erdigunean kokatzea izango da; kirola, ingurumena, kooperazioa eta giza eskubideen munduko eragileen ahotsa entzun nahi dugu haien ordezkarien bitartez eta haien aurrean aurkeztu elkarlanean aritzeko", adierazi zuen atzo Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek. Harekin batera izango dira gaur arratsaldean Josu Ruiz eta Axier Jaka zinegotziak eta ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da www.donostia.org helbidean.

algak Bestalde, Eguzki talde ekologistak Igeldon algak konpostatzeko gunea jartzearen inguruan aurkeztutako proposamena "interes handiarekin" jaso duela eta aztertuko duela jakinarazi zuen atzo Udalak.

Udal Gobernua proposamena aztertzen ari bada ere, arazo ba-tzuk egon daitezkeela nabarmendu zuen: algak jasotzeko protokolo falta, batetik, eta egun arazo bilakatzen diren uneetan bakarrik jasotzen direla bestetik, uda sasoian batez ere.