Ehun urteko eraikinak egitura originala mantendu du
1909. urtean zabaldu zituen ateak Basolluako edifizioak Ulia mendian
donostia. Uliako Basolluako eraikinak 240 metro karratu ditu eta 1909. urtean eraiki zuten. XX. mende hasieran parke bat izan zen ingurua eta, ondoren, plater tiroa eta usakume tiroa egiteko erabili zuten. Baina, azken urteotan, eraikina eta inguru guztia utzita zegoen eta Donostiako Udalak berreskuratzea erabaki zuen.
Eraikina berritzeko lanak 2009. urtean amaitu ziren, eta Basolluaren egitura bere horretan mantendu zuten kanpotik eta barrutik. Ondoren ingurua berritzeko eta konpontzeko lanak egin zituzten, hau da, landare eta zuhaitzak moztu eta txukuntzeko lanak eta bideak eta Basollua aurreko zelaigunea prestatzekoak. Espainiako Gobernuaren E Planaren bidez, ia 900.000 euro bideratu zituzten lan horietara.
Azkenik, merenderoa berrireki-tzeko lehiaketa jarri zuen abian Udalak, hilabete batzuetako atzerapenarekin. Izan ere, hasiera batean, Odon Elorza alkate ohiak jatetxe esklusiboagoa zabaldu nahi zuen Basolluan eta bertako goi mailako sukaldariekin hitz egiten aritu zen. Dena den, proiektu horrek ez zuen aurrera jarraitu eta merendero gisa berrirekitzea erabaki zuten. Lehiaketa publikoa Gonzalo Fernández Etxeberriak irabazi, eraikinaren sukaldea eta barrua prestatu eta pasa den astean ireki zituen ateak, berriz ere, Basolluak.
Más en Donostia
-
Donostia acogerá el Congreso Mundial de Ciudades Amigables con las Personas Mayores
-
Donostia apuesta por descuentos en el transporte público según cada capacidad económica
-
“Las condiciones del servicio de socorrismo en las playas de Donostia eran y son las adecuadas”
-
Habrá servicio especial de autobuses para los conciertos de Bruce Springsteen