San Martzialetan murgilduko dira altzatarrak bihartik aurrera
txupinazoa bihar 18.30ean izango da eta egun handiak ostegunean eta asteburuan biziko dituzte
Donostia. Bihar arratsaldean abiatuko dituzte altzatarrek San Martzial festak. 18.30ean entzungo dute txupinazoa eta, momentu horretatik aurrera, jai giroa nagusituko da asteburura arte Altza osoko kaleetan.
Ostegunean, San Martzial egunean, musikarekin esnatuko dira eta meza nagusia, antzerkia eta sardina jana ere izango dute afaltzeko. Haur parkea izango da, baita toka txapelketak ere. Ostiralean, aldiz, pilota partidak izango dira eta jubilatuentzako dantzaldia ere bai.
Larunbatean egun handia izango dute. Sagardo lehiaketa izango da goizean eta idi probak arratsaldean, baita bazkari herrikoia ere, bertsolariekin batera. Gazteek, aldiz, gauean izango dute koadrilen afaria, eta parrandak gauean jarraituko du seguru.
Igandean, berriz, auto klasikoen erakusketa izango da, eta Altzako kaleetan zehar ibiliko dira kotxeak. Eguerdi aldera poteo herrikoia ere egingo dute.
Más en Donostia
-
La Plataforma Ciudadana San Bartolomé insiste en la necesidad de declarar la caducidad de la licencia de obras en el cerro
-
Los Haurtxokos donostiarras retoman su actividad ampliando la oferta, que llega a la Parte Vieja
-
Muchas Telas: tejidos, cine y entusiasmo
-
Calor, animación y emoción en el Sagardo Eguna de Donostia