Síguenos en redes sociales:

Skakeitan, Oreindik eta Gaueko Itzalak taldeek joko dute Piraten Aste Nagusian

musika lehiaketako irabazleak izan dira hiru talde hauek eta trinitatean joko dute abuztuan

Skakeitan, Oreindik eta Gaueko Itzalak taldeek joko dute Piraten Aste Nagusian

Donostia. Donostiako Piratek musika lehiaketa antolatu dute aurten ere eta sariketan irabazle izandako hiru taldeek haien musika jendaurrean aurkezteko aukera izango dute abuztuan, Aste Nagusian Piratek antolatuko duten kontzertuan. Zehazki, Alde Zaharreko Trinitate plazako taula gainean izango dira aurtengo Aste Nagusiko lehen gauean.

Skakeitan, Oreindik eta Gaueko Itzalak taldeak izan dira irabazleak bi finalerdiak ospatu ondoren. Epaimahaiak, alde batetik, eta kontzertuetara gerturatutakoek, bestetik, hartu dute erabakia. Zehazki, Skakeitan taldea izan da ikusleei gehien gustatu zaiena eta haiek aukeratu dutena eta epaimahaiak beste biak hautatu ditu.

Donostiako Piratek nabarmendu dute 20 talde baino gehiago aurkeztu direla aurtengo lehiaketara, eta horietatik sei izan ziren finalerdietan.

balorazio ona Aukeratutako hiru horiez gain, Ex-pañolak, The Hostile eta Hauteskundead taldeak ere heldu ziren finalerdi horietara. "Oro har, musika lehiaketaren balorazioa oso ona da eta, beste behin ere, talde hasiberri eta gazteek tartea izango dute Donostiako Aste Nagusian", onartu dute lehiaketaren antolatzaileek.