Donostia. Martuteneko gazteek sukaldean nola moldatzen diren erakutsiko dute etzi. Izan ere, auzoko gaztelekuak Martuchefs sukaldaritza txapelketa antolatu du, eta parte-hartzaileek zartagi eta lapikoekin zer egin dezaketen ikusiko dute bertara gerturatzen direnek.
Hitzordua larunbat arratsaldeko 17.00etan izango da, Martutene pasealekuaren 48. zenbakian dagoen egoitzan. Hortik aurrera aitzakiarik ez du balioko gazteak (13 eta 17 urte bitartekoek dute gaztelekuan parte hartzeko aukera) sukaldera sar ez daitezen.