Añorgak euskararen alde egingo du apustu Euskarathoi astearekin
kirol eta kultur elkarteak ekintza ugari prestatu ditu korrikaren astea ospatzeko
Donostia. Añorgako Kirol eta Kultur elkarteak zenbait jarduera prestatu ditu bizilagunentzat, apirilaren 17an Korrika auzotik pasa behar den egunaren aurretiko aste guztirako, ospakizuna lehenago hasi dadin. Beraz, hilabete pasatxo itxaron beharko da, baina euskararen aldeko egitaraua prest dute jada auzotarrek.
Ekimena Euskarathoia bezala izendatu dute eta lehenengo ekintza apirilaren 11ean izango da, astelehena. Hasteko Izan, egin, eragin dokumentalaren emanaldia izango da, lanaren protagonista izan direnek mahai-inguru batekin bukatuko dutena.
Asteartean, bertso saioa izango da erretiratuen Gure Kabian eta, asteazkenean, kantu afaria izango da Errekaldeko sozietatean. Ostegunean, apirilaren 14ean, collagea egingo dute, aldez aurretik, postontzi berezi batzuetan bizilagunek sartuko dituzten hitz bereziekin. Ostiralean, Añorga Txikitik barna lasterketan egingo dute eta hilaren 16ean, larunbatean, hain zuzen, koadrilentzat bereziki prestatu dute bazkari herrikoiarekin eta, gauean, Ruper Ordorikaren kontzertua izango da kultur etxean. Sarrerak salgai daude jada 12 eurotan bai Jolas etxean, Aratz tabernan, Dokan eta Aurreskun.
Más en Donostia
-
Donostia retirará este lunes varios árboles con afecciones en el tráfico
-
Parketarrak ofrecerá juegos en euskera en 22 parques y plazas de Donostia
-
Vecinos de Manteo aseguran que las obras del GOe suponen "un perjuicio" para la movilidad en el barrio
-
Representantes municipales y forales condenan la última agresión sexual en Donostia