Intxaurtze Kantariek Txaran emanaldi bat eskainiko dute igandean
18 abeslariek osatutako taldeak 12.30ean egingo du agerraldia intxaurrondoko jubilatuen egoitzan
Donostia. Intxaurtze Kantariak, Intxaurrondo auzoko abesbatzak, emanaldi bat prestatu du asteburu honetarako. Agerraldia Txara 1 egoitzan izango da igande honetan bertan eta 12.30ean hasiko da.
Taldea 18 kideek osatzen dute eta auzoko festa askotan parte-har-tzaile finkoak dira. Gainera, web orrialde propioa dute haien ekitaldietako argazki eta bideoak ikusi ahal izateko. Bestalde, kantariek gogokoen dituzten abestien letrak ere irakurri, entzun edo deskargatu daitezke webgunean, nahi izanez gero: www.intxaurtzekantariak.blogspot.com
Gauzak horrela, interesa duten Interneteko erabiltzaileek haien esku izango dituzte abestien partiturak, tenore desberdinentzat pentsatutakoak daudenak.
Igandeko ekitaldia jubilatuei eskainiko diete batez ere, baina nahi duenak hurbiltzea badauka Txara 1 egoitzara, nahiz eta bertan seniderik ez eduki, nahikoa baita haien ahots eta melodiez gozatu nahi izatea.
Más en Donostia
-
Donostia retirará este lunes varios árboles con afecciones en el tráfico
-
Parketarrak ofrecerá juegos en euskera en 22 parques y plazas de Donostia
-
Vecinos de Manteo aseguran que las obras del GOe suponen "un perjuicio" para la movilidad en el barrio
-
Representantes municipales y forales condenan la última agresión sexual en Donostia