Altzak asteazken eta ostegun arratsaldeak ipuinari eskainiko dizkio asteoro otsailean
asteartekoak tomasenen izango dira 17.30ean eta ostegunekoak, larratxoko liburutegian 18.00etan
Donostia. Altzak bi egun dedikatuko dizkio astean ipuinak entzun eta irakurtzeari. Lehenengoa asteazkenetan izango da, Tomasene kultur etxean 17.30ean, hain zuzen ere. Bigarren hitzordua, ordea, Larratxoko liburutegian izango da ostegunero 18.00etatik aurrera.
Jarduera hiru eta bost urte bitarteko umeentzat dago pentsatuta eta sarrera dohain izango da. Biharkoan, adibidez, Lokuluxka geroko ipuinak kontatuko zaizkie Altzako zona altuenean bizi edo jolasten diren ume txikienei eta, etzi, berriz, auzoko behealdean ibiltzen direnei Triliripuinak irakurriko dizkiete.
Hurrengo astean, Irasagar melatua ipuinean sartuaren txanda izango da asteartean Tomasenen eta Ipuin Jostalariak istorioaren momentua ostegunean iritsiko da auzora, konkretuki, Larratxora.
Informazio gehiago nahi duenak www.donostiakultura. com web orrian sartu eta bertan kontsulta dezake egitaraua.
Más en Donostia
-
Las carabelas portuguesas que llegan a Donostia son muchas pero pequeñas y con picaduras leves
-
El nido y la pava de Kristina Enea fueron trasladados por el Ayuntamiento antes de desaparecer
-
Osakidetza licita por 6,7 millones las obras del nuevo Centro de Salud de Loiola
-
Donostia será sede del programa Creative Destruction Lab para empresas de base tecnológica