zaborrari buruz hitz egiteko jardunaldiak antolatu dituzte
Hondakinen kudeaketari buruzko gogoeta sustatu nahi dute
Donostia. Cristina Enea Fundazioak, hilaren 18 eta 25ean, eta abenduaren 2an, hondakinen kudeaketaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu. Hitz egin dezagun zaborrez izenburuarekin, "esperientziak elkartrukatzeko eta hausnarketarako eremu bat ireki-tzea" bilatzen du.
Programazioak hiru ardatz nagusi ditu: hondakin-sortzea saihestea, errausketaren bidez hondakinen balorizazioa eta materia organiko biodegradagarrien aprobetxamendua, hurrenez hurren.
Lehen saioan Austriako Ingurumen Ministerioko Aholkulariak, Florian Amlingerrek; Espainiako Ingurumen Ministerioko Jatorri Biologikoko Hondakinen alorreko arduradunak, Ana Rodiguezek; eta Kataluniako Hondakinen Agen-tziako Materia Organikoaren Kudeaketaren Saileko teknikariak, Francesc Girók, parte hartuko dute.
Bigarren saioan, Baliabideen Jasangarritasunerako Institutuko (ISR) presidenteak, Carlos Martinezek, errausketaren bidezko hondakinen balorizazioaz hitz egingo du. Konkretuki, Europan eta munduko hainbat tokitan dauden errauskailuez arituko da.
Azken hitzaldia hondakinen sorketa sahiesteko metodoen inguruan izango da.
Jardunaldiak irekiak izango dira eta Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean (Mandasko Dukea, 66) izango dira.
Más en Donostia
-
Nuevo reparto de las flores de los jardines donostiarras
-
Los vehículos franceses copan las multas de la zona de bajas emisiones de Donostia
-
Donostia tenía censadas a finales de 2024 a 118 personas de más de 100 años, una de ellas de 113
-
EH Bildu reclama que se convoque un Pleno de Vivienda al que llevará 21 medidas