Síguenos en redes sociales:

Añorgatarrek prest dute Karmen jaietako egitaraua

jaiak uztailaren 11, 15, 16, 17, 18 eta 19an izango dira eta hainbat ekitaldi izango dira egun horietan guztietan

donostia. Hiru aste gelditzen dira oraindik festen hasierarako baina, hala ere, añorgatarrek prest dute jadanik aurtengo egitaraua. Karmen jaiak hilaren 11an hasiko dira eta, tradizioari eutsiz, auzoko jubilatuei eskainiko diete eguna, meza nagusiarekin eta Jolas Etxean haien omenez egingo duten bazkariarekin.

Haurrek, helduek, koadrilek... guztiek izango dute beren txokoa karmenetan eta haiei zuzendutako jokoak (uztailaren 15ean), txapelketak, dantza emanaldiak, kirol eta sukaldaritza ekitaldi eta lehiaketak, bertsoak eta musika izango dira nagusi sei jai egunetan.

Musika izango da, gainera, protagonista nagusietako bat. Besteak beste, Eganek kontzertua eskainiko du (hilaren 16an), baita Friday"s Crew taldeak, Never Surrender, Material Rechazado, Single socks, Luz de Putas, Blaka eta Unsain anaiek ere.