Zuri beltzetik, koloreetara
Azken aldian, gero eta maizago ikus ditzakegu kalean baserritar jantzi koloretsuak, betidanik ezagutu izan ditugun zuri-beltzak baino are gehiego batzuetan. Atzoko Donostiako feria primerako beta izan zen hori frogatzeko.
Eguraldi kaxkarra, haize bolada bortitzak eta tenperatura hotzak nagusi izan ziren arren, jende mordoa animatu zen baserritar jantziak soinean zituztela kalera irtetera, Santo Tomaseko ferian parte hartzeko. Traje horietako koloreak, gainera, zeruko gris zurbilaren oso bestelakoak izan ziren askotan.
Esanguratsua da, gainera, azken aldi honetan nabarmen nagusitu baitira baserritar jantzi zuri-beltzen aurrean, kolore bizikoak -100 eurotik gorako prezioa izan ei dutenak, askotan-.
Hori frogatu ahal izan zuen atzo Gipuzkoako hiriburura bertaratu zen edonork Santo Tomas eguneko azokan parte hartzera, haur, gazte zein heldu mordoa animatu baitzen baserritarrez jantzi eta festaz gozatzera. Horixe izan zen, besteak beste, Alaitz donostiarraren kasua. Jantzi berriarekin irten zen atzokoan kalera, brusa zein gona morea zituena.
"Urtarrilean, Danborradan urketariz ateratzeko asmoa dut eta ordurako tradizionala -marra edo puntu zein lore zuri-beltzekoa- ez den baserritar gona bat beharrezkoa izango genuela esan ziguten Danborradako arduradunek. Egun horri begira, batez ere, jan-tzi berria eskuratu dut, morea, gaur eta datorren alditan erabili ahal izango dudana", adierazi zuen, lagunak ondoan zituela.
Dotore
Edozein okasiorako
Eguerdi inguruan, atsedenaldi txiki bat egiteko asmoarekin, Igeldoko koadrila bat zegoen eserita Gipuzkoa plazako eserleku ba-tzuetan. Etxeko txikiekin jaitsi ziren hirigunera, Santo Tomas eguna igaro eta azokaren baitan antolatutako hainbat ekitalditan parte hartzeko eta egun polita igarotzeko.
Horiek ere kanpoan egiten zuen hotzari aurre egin zioten eta baserritar jantzita azaldu ziren Donostian. "Azken aldian modan jarri diren arren, nik neuk duela sei urte eskuratu nuen gaur daramadan trajea", azaldu zuen Gurutzek, taldeko kide batek. Txikienean arropan ere, Nora, June, Iraia, Arkaitz eta Lilirenean, Gurutzerenean bezalaxe, koloreak ziren nagusi.
Jantzi tradizionalak
Erabilera anitzak
Hala ere, eta moda bestelakoa den arren, oraindik bada betiko jantzi zuri-beltza darabilenik ere, bai marra, zein puntutxo edo loreak dituena.
"Urtero ipintzen dugu baserritar jantzia Santo Tomas egunean, eta gaur ere ezin genuen falta", adierazi zuen donostiar koadrila batek. Horiek ere, lau hilabeteko haurra zeramaten kotxe txiki batean sartuta eta hari ere, gurasoen moduan, abarka eta guzti ipini zizkioten etxetik irteteko.
Hala ere, hotza etsai izan zen askorentzat atzo, termometroak, eguerdian ere, ez baitziren zortzi gradutik igo. Hori dela eta, neska batek baino gehiagok brusa eta gona etxean uztea erabaki zuten eta, horren ordez, gizonezkoen jantzia jartzea.
"Galtzekin eta alkandora zabalarekin, hainbat jertse eta kamiseta jantzi ditut azpitik eta, honela, ez dut hainbeste hotzik senti-tzen, behintzat", adirazi zuen barrezka donostiar gazte batek.
Dena den, kolore gehiago ala gutxiagorekin, bati baino gehiagori iruditu zitzaion, aurreko urteekin alderatuz, jende gutxiago animatu zela baserritar jan-tziak ipintzea, baita jende gutxiago zebilela kalean ere.
"Santo Tomas denik ere ez dirudi", izan zen batek baino gehiagok egin zuen komentarioa. "Hala ere, pasa den urtean igandea izan zen abenduaren 21a eta, horrez gain, eguraldia ere hobea izan zen. Hori izan daiteke arrazoia", erantsi zuten.
Más en Donostia
-
Osakidetza licita por 6,7 millones las obras del nuevo Centro de Salud de Loiola
-
Donostia será sede del programa Creative Destruction Lab para empresas de base tecnológica
-
La llegada de la carabela portuguesa a Donostia activa un nuevo protocolo de respuesta
-
El PP vasco pide la comparecencia de la directora de EKP para dar explicaciones sobre los amarres del puerto de Donostia