mugikortasuna. Ikastolako gurasoen elkarteak eta irakasleek bultzatuta, Eskola Bidea programa garatu dute bosgarren urtez Intxaurrondon. Haurrak eskolara garaiz eta modu osasuntsuan iristea da helburua eta aurten Haur Hezkuntzako neska-mutilak oinez joatea sustatu nahi izan dute. Horretarako, kartoizko autobus bat diseinatu dute, Oinbusa. Aste honetan boluntario batzuk egon dira bidearen zenbait lekutan errepidea zeharkatzen laguntzeko. Esperientzia beste ikastetxe batzuetan ere ari dira lantzen eta hezkuntza komunitatearen parte-hartzea bilatzen du. Argazkia: N.G.