Iñigo Marotiasek ez zuen pozik amaitu Cisnerosen kontrako partida. Ordiziako entrenatzaileak klubaren sare sozialetan adierazi zuenez, "emaitza eta partidua bakarrik hartzen badugu oso pozik egoteko partidua da", baina Erlantz Garmendiaren lesioa "emaitzaren gainetik dago". "Ziur gaude indartsuago eta azkarrago etorriko dela".

Marotiasen arabera, "lehenengo 25 minutuak txapela kentzekoak izan dira. Arerioaren benetako maila ez ikustea lortu dugu eta gailentzea lortu dugu".