- Donostiako hipodromoa ekainaren 3an itzuliko da jardunera, COVID-19ak eragindako itxialdiaren ostean. Zaldi lasterketen antolakuntzak jakinarazi duenez, asteazkenean hasiko dira lanean, Estatuko Jockey Klubak lehen hiru jardunaldiak ateak itxita egitea onartu ondoren.

2020ko denboraldiari hasiera emango dioten hiru lasterketa hauetarako 91 izen-emateko egon dira, aurreko asteartean epea itxi zenean. “Gutxienez lehen bi jardunaldiak ateak itxita eta segurtasun neurri zorrotzekin izango dira”, jakinarazi zuten atzo hipodromotik.