ker Vicente Saralegi otsagabiarra ekainaren 14an igandearekin (12.15ean), enborrak mozten marka berria ezartzen ahaleginduko da Nafarroa Arenan, irabazi asmorik gabeko erronka solidarioan, COVID 19ren ondorioak arintzeko ikerketarako dirua biltzeko asmoz.

Errekor saiakera 14 kanaerdiko mozten egingo du, eta 27 minutu eta 17 segundoren azpitik egin beharko du. Marka hori Donostian ezarri zen 1995eko abuztuaren 15ean eta harrezkero indarrean dago.

Marka ahalegina ETBk eskainiko du. Seinalea ETB1ek zabalduko du, baita nazioarteko kanalean eta streaming bidez web-orrialdean ere, ahalik eta ikusle gehienengana iristeko asmoz.

Kirolariak bere ahaleginean aurre egin beharko dion zailtasunik handienetako bat -gauden egoera kontuan izanda- animatu, lagundu eta bultzatuko duen ikusle gabezia izango da. Teknika eta indarra oso garrantzitsuak dira aizkoran, noski, baina zer esanik ez zaleen berotasuna.

Marka ahaleginaren elkartasunezko helburua, ahalik eta enpresa edo partikularren ekarpen ekonomiko handiena lortzea da. Pandemiaren aurka borrokatzen lagundu nahi dutenek emandako diru guztia, zuzenean, Ikerketa Mediko Aplikatuko Zentroaren (CIMA) kontura bideratuko da, COVID-19ari aurre egiteko hainbat proiektutan murgilduta dabiltza eta.

Ikerren ingurukoek eta ekitaldi honetan parte hartzen duten guztiek azpimarratu nahi izan dutenez, bizi dugun egoera lazgarri honetan, koronabirusari aurre egiten lagun-tzeko egindako guztia ongi etorria izango omen da.