Olidenen idiek irabazi zuten Azkoitian jokatutako kintopekoentzako San Andres jaietako txapelketa. Bikote garailea asteartean lehiatu zen Gurea probalekuan, bigarren eta azken jardunaldian, eta 57 plaza, zinta bat eta 1,38 metro egin zituen guztira. Lopategiren idiak izan ziren bigarren (54 plaza, lau zinta eta 2,35 metro) eta Txinlorenak hirugarren (53 plaza). Lehen hiru postuetan sailkatutako hiru idi-pareak asteartean aritu ziren, eta astelehenean berriz, Hernaniko Intxaurburuk, Lezoko Olazar Eraikuntzak, Errezilgo Bixkiak eta Maruriko Iruña Erretegiak ekarritakoak.