Real Sociedad | Baja ugari Madrilera joateko

lehen maila oinean haustura duen nahikarik ez du, agian, berriro txuri-urdinekin jokatuko

06.06.2021 | 00:31
Nahikari Garcia. Foto: Javi Colmenero

donostia – Realeko emakumezkoen taldeak Real Madrili egingo dio bisita gaur goizean (11.00etan); partida garrantzitsu horri aurre egiteko Natalia Arroyoren taldeak jokalari askoren falta sumatuko du. Klubak ostiralean jakinarazi zuenez, Nahikari, Franssi, Iraia Iparragirre, Barbara Latorre eta Maddi min hartuta daude. Aldakan gainkarga duen finlandiarra ahaleginduko omen da partidara iristen, baina gainerako guztiek ezin izango dute.

Aipamen berezia merezi du Nahikari Garciaren lesioak, larria eta garrantzitsua baita. Urnietako aurrelariak estresak eragindako haustura du eskuin oineko hirugarren metatartsianoan, eta seguruenik agur esan beharko dio aurtengo denboraldiari. Itxura batean ekainetik aurrerako etorkizuna Realetik pasatzen ez denez, litekeena da txuri-urdinez bere azken partida jokatu izana.

Kirola arloari erreparatuz, Reala puntuak batzen saiatuko da, Atletico Madrilekiko tartea handitzeko. Bosgarren postuan dauden koltxonerak puntu bakarrera hurbildu dira atzo Espanyoli etxean irabazita (4-1). Talde txuri-urdinak laugarren postua mantentzea du orain helburu.

logroño-eibar

Eibarrek, bestalde, ezin du sailkapeneko zuloan dagoen Logroñoren zelaian hutsik egin (12:00etan). Iker Dorronsororen jokalariek sailkapeneko gune arrisku-tsutik ihes egin nahi dute, eta igoeraren osteko lehen denboraldia duten honetan, aurrerapauso erabakigarria litzateke bihar garaipena lortzea.

noticias de noticiasdegipuzkoa