- Natalia Arroyo Realaren entrenatzailearen esanetan, bere taldea larri ibili zen markagailuan aurretik jarri arren: "Sufritu egin dugu, markagailuan ez dugulako behar besteko aldea ezarri. Oso garrantzitsua zen irabaztea, derbiak irabazi egin behar baitira; eta, gainera, Zubietan irabaztea ere oso garrantzitsua zen, etxean ez baikenuen derbietan emaitza onik lor-tzen". Garaipenak, gainera, talde txuri-urdina indartu egingo du "igandeko Real Madrilen aurkako partidari begira, eta ondoren datorkigunari aurre egiteko".

Barbara Latorre txuri-urdinen golegileak azaldu zuenez, "oso partida zaila izan da, amaierara arte borrokatu behar izan dugu. Defentsan ondo aritu dira, eta guk ere oso aukera argiak huts egin ditugu".