- Emakumezkoen lehen taldea jokalari guztiak bat egindako entrenamenduekin hasi da, aurreko astean talde txikietan aritu ostean. Gaur egun, Iker Dorronsoro buru duen talde teknikoak 32 jokalari ditu bere aginduetara, 20 lehen taldekoak eta 12 bigarrenekoak.

Atezainak Malena eta Noelia dira; atzelariak berriz, Carla, Ruth, Gantxegi, Queralt, Napo, Esti Aizpuru eta Ane Perez -azken bi hauek euren etorkizuna erabakitzeke dutelarik-; Sheila Elorza, Honoka, Arene, Maria Llompart, Aida eta Mar Torras erdilariak; eta aurrelariak, Sara Navarro, Kuki, Xaxa, Ane Campos eta Thembi.

Lehen taldearekin entrenatzen ari diren harrobiko hamabi jokalariak honakoak dira: Eider Egaña (atezaina), Marta Lopez de Guereñu, Uxue Gezala, Uxue Iparragirre eta Nahia Larrinaga (atzelariak); Malen Olañeta, Naroa Domenech, Oihana Agirregomezkorta, Ane Ruiz de Larrea (erdilariak), eta Irati Martin eta Naroa Urreta (aurrelariak).