Síguenos en redes sociales:

Peña eta Lazkano, Munduko Txapelketan

Munduko Txapelketa Alemaniako Duisburgeko herrian jokatuko da

Peña eta Lazkano, Munduko TxapelketanN.G.

Iñigo Peñak bihar egingo du debuta Alemaniako Duisburg herrian jokatuko den Munduko Txapelketan. Zumaiarra k-1 500eko lehen seriean lehiatuko da (9.45etan). Proba horretako finalerdiak ostiralean jokatzekoak dira, 10.05etatik aurrera, eta A finala, berriz, egun bereko 14.04etan. Tokioko Olinpiar Jokoetan bezalaxe, Peña k-2 1000 modalitatean ere parte hartzekoa da. Gipuzkoarrak gaur bertan jokatuko du maila horretako lehen proba Pedro Vazquezekin batera, 16:31tan hasita. Diziplina horretako finala, aldiz, larunbatean izango da. Begoña Lazkano pasaitarrak, berriz, bihar egingo du debuta k-2 500ean Laia Pelachsekin batera (11.01etan).