FINALERDIA:

Goixerri-Andonegi 25 Retolaza-Uriel 13 Bailo-Manci 13

Goixerrik eta Andonegik lortu zuten urriaren 6an Antxonen eta Ibarluzearen aurka Xisterako Interjaiko Txapelketako finala jokatzeko txartela. Hiru bikote lehiatu ziren eta 25 tantora jokatu zuten kiniela. Goixerri eta Andonegi nagusi izan ziren ia hastapenetik. Atzean Andonegik sekulako neurketa egin zuen, beste bi atzelariak mendean izan baitzituen, eta aurrean Goixerrik ez zuen barkatu, tantoak bikain amaituz. Aurrelari mutrikuarrak kinielaren erdialdera orkatilan bihurritu bat izan zuen, baina hala ere berea ederki egin zuen.

Bailo eta Manci izan ziren hasieran irabazleei eusten saiatu zirenak, Retolaza eta Uriel atzera geratu baitziren eta amaieran bikote mutrikuarrak lortu zuen helburua. Donibane Lohizuneko Campo Berri Jai Alai pilotalekuak sarrera bikaina zian zuen, 500 ikusle inguru bertaratu baitziren.

5. eta 6. Postua

Etcheberry-Zugaitz 2 Mandiola-Tocoullet 1 (7-13, 13-7 eta 5-4)

Lehen jokoa Iturrino eta Suso ordezkatu zituzten Mandiolak eta Tocoulletek irabazi zuten. Azkar jarri ziren markagailuan aurretik, eta zuloa ere laister egin zuten eta partidaren kudeaketa ona egin zuten, lehen puntua lortuz. 1-0, 1-1, 1-2, 2-2, 2-5, 3-5, 3-7, 5-7, 5-11, 6-11, 7-11 eta 7-13.

Bigarren jokoan emaitza errepikatu egin zen, baina alderantziz. Eta oraingoan gorriak izan ziren nagusi. 5-5 egon ziren berdinduta, baina hortik aurrera bikote lapurtarrak sekulako abiada hartu zuen, puntua lortu eta kitarakoa behartzeko. 2-0, 2-2, 3-2, 3-3, 3-4, 4-4, 5-4, 5-5, 7-5, 7-6, 8-6, 8-7 eta 13-7.

Hirugarren jokoan emozioa izan zen. Gorriek eraman zuten partidaren ardura, baina urdinak launa berdintzeko gai izan ziren, nahiz eta puntu erabakiorra ere amaieran Etcheberryk eta Zugaitzek lortu zuten. 1-0, 1-1, 3-1, 3-3, 4-3, 4-4 eta 5-4.

Nesken Zirkuitoa

Igandean Donibane Lohizunen nesken Zirkuitoko bi partida jokatu ziren, bata goizean, eta bestea arratsaldean. Bietan, gainera, lehenengo gaztetxoen bi kiniela ere jokatu ziren, eta emakumezkoetan ere etorkizuna ere badagoela erakutsi zuten.

Ortiz de Mendibil-Hirigoien 0 Aldazabal-Arriola 2 (12-15 eta 2-15)

Aurrelariek izan zuten erabateko protagonismoa partida honetan. Boladaka joan zen, bakoitzak sakea zuenean min egin baitzuen. Urdinak 0-6 jarri ziren aurretik, baina ondoren gipuzkoarrak eta lapurtarrak partida 8-8 eta 9-8 jartzea ere lortu zuten, baina gero berriro ere urdinen erasoa etorri zen, eta lehen puntua eskuratu zuten. 0-6, 2-6, 2-7, 6-7, 6-8, 8-8, 9-8, 9-9, 9-12, 10-12, 10-14, 12-14 eta 12 15.

Bigaren jokoan ez zen kolorerik egon. Lehen tantoa gorriek egin zuten, baina hortik aurrera Aldazabalek eta Arriolak agindu zuten, aurkariei inongo aukerarik eman gabe. 1-0, 1-1, 1-3, 2-3 eta 2-15.

Jauregi-Lizardi 2 Cariteau-Hirigoien 0 (15-8 eta 15-6)

Jauregik eta Lizardik lehen jokoaren erdirarte pasatu zituzten estualdiak, ordurarte estutu baitzituzten lapurtarrek, baina hortik aurrera nagusitu egin ziren kantxan, lehen puntua lortuz. 1-0, 1-1, 2-1, 2-2, 5-2, 5-4, 6-4, 7-4, 7-6, 9-6, 9-7, 9-8 eta 15-8.

Bigarren jokoan emozioa laugarren tantorarte izan zen. Urdinak indartsu abiatu ziren eta 3-0 aurretik jartzea lortu zuten, baina gero horri buelta eman zien gorriek, eta neurketa erabat kontrolpean izan zuten. 0-3, 2-3, 2-4, 4-4, 8-4, 8-5, 14-5, 14-6 eta 15-6.