Trikitixa, musikako ikasketa profesionalen artean
Gure tresna zabaltzen laguntzeko errege-dekretua onartu du Ministroen Kontseiluak.
Musikaren ikasketa profesionalen artean trikitixa espezialitatea sortzea onartu du gaur, asteartearekin, Estatuko Ministroen Kontseiluak .
Erabaki horri esker, irakaskuntza formalizatzeaz gain, irakaskuntza- eta ikerketa-esparru bat sortuko da, gure gurea den tresna hori eta haren errepertorioak kontserbatu eta zabaldu ahal izateko.
Hezkuntza Ministerioak onartutako dekretuan ezarrita agertzen dira dagoeneko, gutxieneko irakaskuntza horri dagozkion curriculumaren oinarrizko alderdiak, ordutegiak, helburuak eta ebaluazio-irizpideak.
Hortik aurrera, hezkuntza-administrazioek bestelako irakasgai batzuk ere sartu ahal izango dituzte espezialitate berri horretan.
Euskal Herriko bertako musikaren instrumentu adierazgarrienetakoa da trikitixa. Jatorriz italiarra bada ere, XIX. mendearen erdialdean Euskadira iritsi zenetik, soinu txikia edota euskal akordeoi diatonikoa ere deitzen zaion trikitixa izugarri errotu zen jai, erromeria eta kalejiretan, balsak, mazurkak, tangoak eta boleroak bezalako musika herrikoia ekarriz.
Dekretuan azaltzen denez, espezialitate hori sortuta, “euskal musikaren identitate-elementutzat balioan jarri da trikitixa, eta bere proiekzio sozial eta profesionala ahalbidetuko da, bai estetika tradizionalaren ingurunean, bai eta soinu-lengoaia berrien artean ere".
Temas
Más en Cultura
-
Rosalía y Bad Bunny, en la lista de mejores discos del 2025 del New York Times
-
EZAE celebrará una Fiesta Vasca del Cine para "acercar el cine vasco, europeo y en euskara" al público
-
Entusiasmo juvenil en un arranque multitudinario de la Durangoko Azoka
-
Silvia Pérez Cruz ofrecerá dos conciertos en Donostia en mayo