Kaparrak taldeak Anje Duhalderen Eperrak euskal kanta klasikoa erritmo runberoekin moldatu du eta izen berria ezarri diote, Txepelak.
Abesti hau Arrasateko Santamasak eta eguberri hauetako etxe guztiak animatzeko tonu umoretsuarekin moldatu da. Hala ere, letraren zati bat mantentzen jarraitu dute.
Bideoklipa umoretik bideratuta dago ere, usoz mozorrotutako pertsonak eta horiek ehizatu nahi dituen ehiztari bat ikus baitaitezke.
Taldea 2023. urtean sortu zen Aretxabaletan eta hainbat abestiren bertsio runberoak argitaratu dituzte. Taldekideak Txarly (ahots printzipala), Wendas (ahotsa eta palmak), Markel P. (gitarra), Karapa (gitarra), Elkoro (baxua), Unax (kajoi flamenkoa), Irure (bateria), Ce (palmak), Caba (palmak), Zubia (palmak) eta Txiki (palmak) dira. Oraingoan, gainera, Luis Mari Elkorobarrutia akordeoi-jole aretxabaletarrak ere hartu du parte.