20 urteko ibilbide oparoaren ostean, Grises taldeak agur esango die aurten agertokiei. Zestoan eratutako taldeak itxi du azken kontzertuko data: abenduaren 30ean igoko dira azken aldiz eszenara. Konkretuki, Azpeitiko Sanagustin kulturunean izango dute azken saioa. Gaztañaga anai-arrebek –Amancay (ahotsa) eta Eñaut (ahotsa eta gitarra)–; Alejandro Orbegozok (teklatua eta sintetizadoreak); Gartxot Unsainek (baxua) eta Gaskon Etxeberriak (bateria) abentura berriei ekiteko prest daude, baina lehen, azken bira “gogoangarri” bati helduko diotela iragarri dute, “bere historian bereziki esanguratsuak izan diren hiri eta herrietan” kon-tzertuak eskainiz. Agur-bira honen lehendabiziko kontzertua etxean izan zen, Zestoan, baina datozen hilabeteetan Donostia, Madril, Irun, Logroño, Aranda de Duero, Viana eta Huesca aldean ere izango dira dira.