Huntza taldeak bere ibilbidearen amaiera iragarri du
2024ko otsailaren 3an, Miribillan, azken kontzertu batekin esango dute agur
"Esan nahi dizuegu Huntzak etenaldi mugagabe bat egingo duela". Horrela adierazi du Huntza taldeak bere instagrameko kontuan bideo batean. Hiru egunez egon dira jarraitzaileak egun hau noiz iritsiko. Ostegun honetan, otsailaren 23an, zerbait berezia iragarriko zutela jakinarazi zuten, gaurko data baino informazio gehiagorik eman gabe. Proiektu berri baten esperoan, jarraitzaileei ezustean harrapatu die taldearen agurrak.
Huntza sei gipuzkoarrek osatutako musika taldea da, 2014a geroztik martxan. Bere kantu ezagunenen artean Aldapan gora aurkitzen da. 2016an argitaratu zuten eta sekulako arrakasta izan zuen.
"Eskertu nahi diegu urte hauetan guztietan gurekin egon diren guztiei, bereziki publikoan egon den jendeari". Taldearen ibilbidearen bukaera behar den bezala ospatzeko, 2024ko otsailaren 3an, Miribillan, jai erraldoi bat ospatuko dutela adierazi dute. Kontzertu berezi bat izango da eta gonbidapena luzatu dute: "Bertan ikusiko dugu elkar".
Josune Arakistain debarrak, taldeko trikitilari eta ahotsa, bere bakarkako proiektuarekin jarraituko du lanean: Süne.
"Batzuei gehiago gustatuko zaie Süne, eta beste batzuei Huntza, baina ni biak naiz"
Temas
Más en Cultura
-
La Filmoteca Vasca, coincidiendo con su 50º aniversario en 2028, será la sede del Congreso Internacional de Archivos Fílmicos
-
"El ruido es bello, pero mejor si lo puedes controlar"
-
“Ez dut uste musika edo artea zerbait hain pertsonala denik edo izan behar denik”
-
Tanttaka y Kukai Dantza optan a los Premios Max