Erein argitaletxeak Eskapu liburuak deituriko sail berria erditu du eta horren lehenengo emaria Nerea Loiola Pikazaren 7G Udalekuak liburua izan da, scape-book eta Aukeratu zure abentura generoen artean mugitzen den proposamena. Hau da, irakurleak istorioan aurrera egin nahi badu, irakurtzen doan heinean erabakiak hartu beharko ditu. Ez hori bakarrik, irakurlea bera da Loiola Pikazak atzo Donostiako Liburutegi nagusian aurkeztutako liburuaren protagonista.