- 16 sortzaile, formatu eta diziplina askotarikoak, Jardun Artistikoentzako Institutuan (JAI) hasi dira euren proiektuak garatzen atzodanik. Institutuak Donostiako Tabakalera zentroan du egoitza, eta Gasteizko Artium Museoa eta Altzuzako (Nafarroa) Jorge Oteiza Museoa ditu kolaboratzaile.

Abuztuaren 31n amaituko den 2022. urteko ediziorako aukeratutako artistek irakasle-talde bat izango dute bidelagun, gaur egun deialdia sustatzen duten erakundeen erakusketa-programetan eta programa publikoetan parte hartzen duten profesionalekin osatutakoa.

Rosalind Nashashibi, Georgia Sagri, Lea Porsager, David Bestué, Ainara Elgoibar, Alejandro Cesarco, Jon Mikel Euba, Mattin, Pierre Bal-Blanc, Isabel Herguera, Erlea Maneros Zabala eta Txaro Arrazola izango dira talde berriko irakasleak. Abuztuan Oteiza Museoan egonaldi labur bat egingo dute eta Artiumen ere zenbait prestakuntza-saiotan parte hartzekoak dira.

"Artista gonbidatu bakoitzak bere sormen-prozesuen ikuspegi berezia ematea eragiteko planteatuta dago mekanika. Horrek, tailerraren espazioan ehuntzen diren harremanen ondoan jartzen du egitasmoaren metodologia, une eta egoera bakoi-tzean garatzen diren praktika zeha-tzetan, ez prozedura teoriko hutsean", azaldu zuten Tabakaleratik atzo ohar batean.