Dantzatzera deitu dute boluntariotza aldarrikatzeko
Elkarrekin Garak, Korrika eta AEKrekin batera, igande honetan dantzatuko den abestia aurkeztu dute: 'Martxa baten lehen notak'
'Elkar+ekin dantzan!' ekimenaren antolatzaileek martxoaren 20an antolatu den ekintzara deitu dute. Hain zuzen ere, elkarteen eta boluntarioen lana aldarrikatzeko Euskal Herriko hainbat herritan dantzatuko da.
Elkarrekin Garak, Korrika eta AEKrekin batera, ekitaldi honetan dantzatuko den abestia aurkeztu du: 'Martxa baten lehen notak'. Abestia Mikel Laboaren kanta baten bertsio bat da etaOlatz Salvador eta Bihotx taldeari eskatu zieten abesti berri bat ekoizteko lana, dantza egitea ahalbidetzen duen bat. Bideoklipa ere sortu dute.
Ekimenaren sustatzaileek originalaren helburua nabarmendu dute: "Gizakien eta herrien arteko elkartasunaren ideiaren aldeko martxa da, herri eta gizaki bakoitzari dagokion begiramena eta ezagutzatik abiatuz", aipatu zuten Laboaren lanaren inguruan. Jatorrian 'Martxa baterako oharrak' izendatu zen. Haien aburuz, aldarrikatu nahi dituzten "helburuekin bete-betean jotzen duen abestia" aurkitu zuten.
Temas
Más en Cultura
-
‘Land art’, colaboración, creación y fotos entre Hernani y Portugal
-
Kiko Veneno, Idoia, Neomak y Bebe pondrán música a Miramar Gauak
-
‘De espaldas al mar’: una exposición fotográfica que recoge el vínculo de Donostia con el mar
-
Muere a los 92 años Cees Nooteboom, el escritor de la posguerra y viajero incansable