- EAEko hiru lurralde historikoetan argitaratzen diren hiru liburutik bat euskaraz da. Guztira, zortziehundik gora argitaratzen dira urtero, eta horietatik ia laurdena Euskaditik kanpo, gehienbat Madrilen, eta horietatik %23 testuliburuak izaten dira. Egia esan, euskaraz argitaratutako liburuen soilik %57,5ak ikusten du argia Euskal Autonomia Erkidegoan.

Joan den astelehenean plazaratutako Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE) Liburuen Ekoizpen Editorialaren Estatistikako datuak dira, orain bi urteko datuetan oinarrituta (pandemiaren aurrekoak), eta bertan agertzen denez, Nafarroan argitaratutako liburuen %8,8 izaten dira euskaraz. Orotara, gure herri-hizkuntzako tituluen argitalpen kopuruak beste hizkuntza ba-tzuetakoen oso azpitik jarraitzen du, katalana edo ingelesa kasu.

Espainiako Estatuan, guztira 64.154 titulu laga ziren Liburutegi Nazionalean 2019an, hau da, mila biztanleko 1,4. Horietatik, %82,5 liburuak izan ziren, eta %17,5 liburuxkak. Argitaratutako tituluen kopurua %3,2 hazi zen aurreko urtearekiko.

Argitalpen-ekoizpenik handiena duten autonomia-erkidegoak Madril (guztizkoaren %32,1), Katalunia (%29,7) eta Andaluzia (%10,8) dira. Argitaratutako tituluen hazkunderik handienak izan duten erkidegoak, berriz, Kanariak (aurreko urtean baino %28,1 gehiago), Kantabria (%26,4) eta Balearrak (%22,9). Jaitsierarik handienak Extremaduran (%-35,6), Errioxan (%-12,6) eta Murtzian (%-5,9) izan ziren.

Balear Uharteak salbuespen Jakina denez, gaztelania izan zen hizkuntza nagusia (%75,7), katalanez %10 argitaratu zen, galizieraz %1,6, euskaraz %1,3 eta valentzieraz, guztizkoaren %1,1. Tituluen %6,1 bi hizkuntzatan edo gehiagotan editatu ziren (3.893 liburu), eta konbinaziorik ohikoena gaztelania/ingelesa izan zen, argitaratutako titulu guztien ehuneko hiru eta titulu elebidunen erdiak, alegia.

Erkidego guztietan, argitalpen gehienak gaztelaniaz egin ziren, Balear Uharteetan izan ezik; Balearretako ekoizpenaren %53,5 katalanez editatu baitzen, Kixoteren hizkuntzan argitaratutako %26,9aren aldean. Nabarmentzeko da Galizian galizierazko argitalpenaren hazkundea, %40,4 izan bai-tziren beraien hizkuntzan, eta %47,5 gaztelaniaz. Katalunian, tituluen %26,6 argitaratu ziren katalanez.

Hizkuntza bakoitzaren ekoizpen osoa aztertuta, gaztelaniazko tituluak Madrilgo Erkidegoan (guztizkoaren %34,9) eta Katalunian (%25,3) editatu ziren nagusiki. Gainerako hizkun-tza ofizialetako edizioen zatirik handiena jatorrizko autonomia-erkidegoetan bertan burutu zen, nahiz eta Madrilgo Erkidegoan zein Katalunian titulu ugari argitaratu ziren hizkun-tza ofizial guztietan.

Euskara, haurrak eta gazteak Hala, katalanezko titulu guztien %79 Katalunian argitaratu ziren, %8,7 Madrilgo Erkidegoan eta %7,2 Balearretan. Galizierari dagokionez, %85,2 Galizian argitaratu ziren, %9,4 Madrilgo Erkidegoan, eta %2,7 Katalunian. Euskarazko tituluen %57,5 Euskal Herrian argitaratu ziren, %23,4 Madrilen, eta %12,1 Nafarroan. Azpimarratzekoa da, euskarazko liburuetan haur eta gazteentzako liburuen proportzioa handiagoa izan zela gainerako hizkuntza ofizialetan baino (euskarazko argitalpen guztien %36). Jarraian datoz, katalanezko tituluak (%27,5) eta galizierazkoak (%23,4).

Deigarria da, baita ere, testuliburuetara bideratutako argitalpenak Estatuan argitaratutako titulu guztien %7,2 izan ziren bitartean, testuliburuen proportziorik handiena euskarazko tituluetan ematen dela (argitalpen guztien %27,8), valentzierazkoak %18,2 dira eta katalanezkoak %13. Argitalpen ofizialak, titulu guztien %10 baino zertxobait gutxiago izan ziren, eta neurririk ohikoena 101 eta 200 orrialde artekoa izan zen (guztizkoaren %25,4). Eta gaika aztertzerakoan, Arteak (%25,8), Gizarte Zien-tziak (%22,1) eta Literatura, Historia eta Literatur Kritika (% 14,5) nabarmendu ziren.

64.154 titulu

64.154 titulu laga ziren Espainiako Liburutegi Nazionalean, eta horietatik %82,5 liburuak izan ziren eta %17,5 liburuxka edo foiletoak.

101-200 or.

Liburuen kasuan, tamainarik ohikoena 101 eta 200 orrialde bitartekoa izan zen (guztizkoaren %27,2); ondoren sailkatu ziren 49 eta 100 orrialde bitartekoak (%17,6); eta liburukirik luzeenak (1.000 orrialde baino gehiagokoak), argitaratutakoen %0,7 dira.

836 euskaraz

Euskaraz argitaratutako 836 liburuekin, hizkuntza ofizialen artean atzeko muturrean gaude, gaztelaniaren (48.545), katalanaren (6.420) eta galizieraren (1.048) atzetik.

Estatuko hizkuntza ofizialen artean, euskara gaztelania, kataluniarra eta galegoaren atzetik dago argitaratutako liburuetan