- Ministroen Kontseiluak atzo onartu zuen, 2021eko Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Dominak kultura-arloko 31 pertsona eta erakunderi ematea, horien artean Javier Gurruchaga artista polifazetiko donostiarrari.

Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkari Denis Itxasok "merezitako aintzatespena dela" aipatu zuen; "bere transgresio eta adeigabetasunarekin", Gurruchagak "barrea eta gogoeta, biak eragin dizkigu, Espainian askatasuna gailentzen eta adimena zabaltzen lagunduz" azpimarratuz.

Javier Gurruchaga (Donostia, 1958) musika, telebista eta arte eszenikoen munduko artista polifazetikoa da. 1976an sortu zuen Orquesta Mondragón taldeak, oso leku garrantzitsua bete zuen musikaren alorrean.

Laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, taldea alde batera utzi gabe, zineman eta antzerkian jarduteari ekin zion. Harrez gero, hainbat filmetan parte hartu zuen, besteak beste, errepartoko aktore onenaren Goya sarietarako izendapena merezi izan zuten, Imanol Uriberen El rey pasmado (1991) eta José Luis García Sánchezen Tirano Banderas (1993) luzemetraietan.

Beste film batzuetan ere jardun zuen aktore lanean: Jara, La duquesa roja, Luis García Berlangaren azken filmean; Paris-Tombuctún; eta, oraintsuago, Vivancos IIIn, El Gran Wyomingekin, bai eta Juan Pinzásen Dogma filmean ere.

1990ean kaleratu zuen bere bakarkako disko bakarra: Música para camaleones. Antzerkian, besteak beste, Neil Simonen Los reyes de la risa (2013) obran parte hartu du. Zinemara itzuliz, bere azken interpretazioa 2014an egin zuen, Mexikon estreinatutako Mario Moreno Cantinflas filmean.

Gurruchagaz gain, 2021eko Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina jaso dute, besteak beste, Maribel Gallardo dantzariak, Julia Uceda poetak, Agustí Villaronga zine zuzendariak, Paco Roca komikigileak, Javier Bardem aktoreak, Amaral musika taldeak, Icíar Bollaín zinemagileak, Saioa Hernández sopranoak eta Paloma San Basiliok.