Iker Lauroba
Musikaria

Iker Lauroba: "Lau urtaroak' nire betiko konposizioetatik ateratzera behartu nau"

05.10.2021 | 02:07
Iker Lauroba: "Lau urtaroak' nire betiko konposizioetatik ateratzera behartu nau"

Iker Laurobak emanaldi bakar eta errepikaezin bat prestatu du biharko Victoria Eugenian. Lagun ugariz inguratuko da azken lau urte hauetan osatu duen lana aurkezteko

Donostia – Lucas Delgado, Izaro, Yoni Camacho (Sonakay), Olatz Salvador, Eñaut Elorrieta eta Esti eta Mikel Markez igoko dira bihar (20.00etan) eszenatokira musikari donostiarrarekin. Lau urtaroei lau disko dedikatu die Iker Laurobak eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokian proiektu osoa aurkeztuko du.

Gogoekin kontzerturako?

–Bai, gainera, horrelako aurrerapenarekin dakizunean noiz jo behar duzun, beti pentsatzen duzu ez dela iritsiko eta luzea egiten da itxaronaldia. Baina bai, oso gogotsu.

Kolaborazio asko izango dituzu, denek baietz esan zuten?

–Bai, zorte ikaragarria izan dut. Alde batetik lagunak gonbidatu nituen eta, bestetik, hainbeste ezagutzen ez nituenak. Egia esan denek esan didate baietz, oso zorionekoa naiz alde horretatik.

Ez da zaila izan guztiak elkar-tzea?

–Ez, gainera asteazken bat da eta hori ona du behintzat, errazagoa da jendeak ahal izatea.

'Uda' lana azkenerako utzi duzu, baina dagoeneko udazkenean gaude. Zergatik orain?

–Urtaroekin udazkenean hasi nin-tzen eta nire konposizio egituran ordena kronologiko bat jarraitzeko izan da. Baina egia esan azkenean jarraipen normal bat izan da, horrela hasi nintzelako.

Lau urtaroak egin dituzu, Vivaldi bezala. Euskal bertsio bat dirudi.

–(Barreak) Bai, baina ez zen nire hasierako ideia. Udazkena kaleratu zenean ez zegoen nire buruan lau urtaroak egitea, baina gero helburu hori jarri nion nire buruari. Niretzako erronka moduko bat zen, nire betiko konposizioetatik atera-tzera behartzen ninduen zerbait. Uda da agian nire betiko kantetatik gehien aldendu den lana. Horrelako erronkak asko gustatzen zaizkit.

Lan bakoitzak musika estilo desberdin batetik eraman zaitu. 'Uda' da lanik alaiena, ezta?

–Behin Udazkena aterata, banekienez hiru urte nituela hiru urtaro kaleratzeko, hainbat musika estilo arakatzen joan nintzen. Uda honetan denetik dago: samba, son kubatar bat, bossa nova... estilo batzuk denboran zehar aztertzen joan naiz.

Amerikar influentzia handia dago. Asko inspiratu zaitu musika estilo horrek?

–Udako musika denean, horrelako estiloek dohain berezi bat dute. Disko honetarako erreferentea izan da hori transmititzeko.

Diskoa, edo lehen kantua behin-tzat, 'Kilima aldaketa', ingurumena zaintzeko deia da.

–Horren inguruan hainbat gai sartu ditut. Aldaketa klimatikoa hemen dugu dagoeneko eta aurten ikusi dugu: uda arraroa izan da. Nire partetik saiatzen naiz kon-tzientziatzen zerbait gertatzen ari dela kliman eta gure ingurugiroa zaindu behar dugula.

Beste abesti bat Pasai Donibaneri dedikatu diozu.

–Bai. Nire ustez herri horrek badu udatik zerbait. Iazko udan bertan egon nintzen egun pare bat pasa-tzen eta herri udatiar bat da. Eguzkiak jotzen duenean eta bertako plazan zaudenean ikusten duzu. Niri behintzat urtaro horretara eraman ninduen eta horregatik eskaini nion kanta hori.

Jende askok beste artisten ondoan ezagutu zaitu, Izarorekin adibidez. Zer duzu nahiago kon-tzertuetan, zu izan protagonista edo bigarren plano batean mantendu?

–Biak, ez nuke bat aukeratuko. Egia esan denek dute bere alde ona. Ba-tzuetan beste norbaitentzat jotzen duzunean ez daukazu hainbeste erantzukizun eta zuk dakizuna egitera dedikatzen zara gehiago, instrumentu bat jotzera. Zure kon-tzertu batean ordea zure kantak dira eta erantzukizun gehiago daukazu eta agian ardura gehiago, baina biak gustatzen zaizkit. Azkenean bateragarriak dira eta erraz uztartu daitezke.

Urtaroak eta gero, zer dator?

–Konposizio aldetik deskantsu pixka bat uste dut. Sei edo zazpi urtetan sei disko atera ditut, orduan nik uste badaukadala errepertorio majo bat osatzeko adina kanta. Orduan kanta horiekin jotzen jarraituko dugu, kontzertuak eskaintzen eta horrela. Baina, printzipioz, deskantsu bat hartuko dut disko kaleratze frenetiko horretatik.

"Saiatzen naiz kon-tzientziatzen zerbait gertatzen ari dela klima inguruan eta gure ingurugiroa zaindu behar dugula?

noticias de noticiasdegipuzkoa