Hego Amerikako zine eta kultura jaialdia ospatzen dute Miarritzen

Peruko pelikulez, musikaz eta literaturaz gozatu daiteke aste osoan

29.09.2021 | 00:51
Waikiki Boys taldeak kontzertua eskainiko du ostegunean. Argazkia: N.G.

Hego Amerikako doinu eta erritmoak nagusitzen dira aste osoan Miarritzen astelehenetik datorren igandea arte bertako zine eta kulturen jaialdiaren hogeita hamargarren edizioari esker. Egunotan, iaz baino egitarau aberatsagoa proposatzen dute musika kontzertuekin berriz ia ia egunero. "Lehen aldiz, ekonomia topaketa egingo dugu ostiralean uraren kudeaketari buruz" azpimarratu du Serge Fohr jaialdiaren zuzendariak. "Ura eta hondakinen gaia funtsezko gaia da mundu osoan, are gehiago hegoa Amerikan ura gaizki banatzen baitute zenbait hiri eta eskualdetan. Gai minbera da oraindik".

Zubiak Miarritzeko hitz orduak zubia eraiki nahi du Europa eta hego Amerika artean. "Umilak egon behar dugu baina ezinbestekoa da harremanak sendotzea. Gogoratu behar da ere euskal diaspora indartsua dagoela bertan, eta zentzu horretan Miarritzek paper garrantzitsua jokatu dezake" uste du Fohrrek. "Hango kulturen deskubritzean beti sakondu behar dugu hego Amerika munduko lurralde aberatsenetakoa baita. Krisi asko jasan du baina horrelakoetan kultur sorkuntza ohi baino biziagoa izaten da eta horrek lagun-tza ematen du ihes egin eta aintzina segitzeko". Jaialdiaren antolatzaileek ezin dute ahantzi ere Biarritz izena maiz agertzen dela hego Amerikan: Rion eraikin baten izena baita, Uruguain herri batena eta Buenos Airesen jatetxe batena. "Ez da kasualitatea" dio irriz Serge Fohr festibalaren presidenteak.

Peru, gonbidatu nagusia Mexikorekin Peru omen da kultura aberatsenetakoa duena eta lilura gehien sor-tzen duen herrialdea. Aurten, berrehun urte betetzen direnez independentzia lortu zuela Inka zibilizazioaren lurra omentzen dute Miarri-tzen. Aste osoan, Peruko pelikulak, literatura, musika kontzertuak eta gastronomia gozagai izango dira Lapurdiko kostaldean.

Antoine Sébire jaialdiaren antola-tzaileak argi dauka duela urte bazuk benetako leherketa gertatu zela Perun produkzio mailan. "Azken hamabost urteetan, hango gobernuak diru laguntza ausartak banatu ditu eta zine egile belaunaldi berria agertu da. Zine berri bezain liluragarria sortu da, eta ez bakarrik Liman baizik eta herrialde osoan".

Nicolas Azalbert programazio arduradunaren arabera festibalak topikoak hautsi nahi ditu maiz jendeek diktadura, bortizkeria eta miseria baizik ez baitute gogoan. "Hortik atera eta beste formak, gaiak eta moldeak erakutsi nahi ditugu. Ikerketa gehiago aurkitzen da orain, estetika ausartekin, benetako arriskuak har-tzen dituzten lanak".

Jaialdia Aste osoan Chicha melodiek toki nabarmena izanen dute. "Kitar elektrikoekin dabiltza eta hip hop bezala grafiti mugimendu bati sortzea eman diote. Dantzagarria bezain koloretsua da" zehaztu du Sébirek. Gastronomia dastaketak egiten dituzte ere chef batekin Miramar hotelean. 1.387 ikus entzuneko lan ikusi ondoren, sail ofizialean hamar film luze, hamaika film labur eta hamar dokumental lehiatzen dira aste osoan. Sariak larunbat gaueko galan banatuko dituzte, eta ohi bezala, biharamunean saritutako lanak berriz erakutsiko dituzte Miarritzeko zine aretoetan. Ignacio Agüero txiletarra ere Euskal Herrian dago egunotan bere lanen atzerabegirada eskaintzen dute eta Miarritzen.

Euskal Herriko lanek ere tokia izanen dute jaialdia Kimuak saileko film laburrekin, tartean Koldo Almandoz eta Maria Elorzak egindako Quebrantos. "Egiten ditugun pelikulak esparru txiki batean mugatzen dira maiz. Ni, ordea, beti saiatu izan naiz mundu osorako lanak ekoiztea. Ez da handinahikeria, kontua da Finlandiako lanak ikusten ditudala eta beraz usted dut hango batek gure ekoizpenak ikusi ditzakela. Nazioartean arrakasta handia dugu batzuetan, etxean gutxiago eta beraz pozgarria da Miarritzen gure lanak erakustea" dio Koldo Almandoz Donostiako zine egileak.

noticias de noticiasdegipuzkoa