Erromantizismoa eta itxaropena Musika Hamabostaldiaren azken txanpan

Kavakosek eta Espainiako Orkestra Nazionalak Tchaikovsky eta Schumannen emanaldia eskaini zuten

26.08.2021 | 00:26
Atzoko protagonistak, Kursaalean. Argazkia: N.G.

Donostia – 82. Musika Hamabostaldiaren azken txanpan, erromantizismoz eta itxaropenez beteriko kontzertua eskaini zuten atzo David Afkham alemaniarrak zuzendutako Espainiako Orkestra Nazionalak (ONE) eta Leonidas Kavakos biolinista greziarrak, Tchaikovsky eta Schumannen piezak interpretatuz.

Errepertorioa Piotr Ilich Tchaikovskyren biolinarentzako re maiorreko Kontzertuarekin hasi zen. 40 minutu luze irauten dituen pieza zabala da, non lehen mugimenduak jada 20 irauten duen, baina "oso melodia herrikoi eta ezagunak dituena. Ondoren, Robert Schumannen Udaberria izeneko 1. sinfonia "kementsu eta biziarekin" jarraitu zuten.

Afkhamek, ONEko zuzendari titular eta artistikoak, atzoko kontzertuaren aurkezpenean adierazi zuenez, oso programa erromantikoa da, baina konpositore baten eta bestearen artean "desberdintasun handiak" dituena. Schumannen lanaren inguruan – autore horrek 1841ean idatzitakoa, eta bere lehen orkestra-lana izan zelarik- aipatu zuen, aukeraketa propio egin zuela, "itxaropenez beteta" dagoelako, pandemia-garai hauetan sentimendu hori transmitituz "entzuleen gozagarri" izan zedin.

Bestalde, Leonidas Kavakos biolinistak, "oso sasoiko dagoen" Espainiako Orkestra Nazionalarekin batera interpretatu zuen Tchaikovskyren kontzertuarekin ere, ikusleen gozamena bilatu nahi izan zuela esan zuen, "pasioz eta melodia itsaskorrez" josita dagoelako.

Interprete greziar entzutetsuak aitortu zuenez, musika-lan horrekin izan duen "harremana arraro samarra" izan omen da; "hainbat aldiz" aldendu eta itzuli omen da pieza horretara, aldiro "irakurketa desberdinak" eginez, nolabait, "egindako hurbiltze horiek, artista bezala izan duen bilakaera" islatzen dutelarik.

Bere espezialitateko nazioarteko saririk ospetsuenetako hainbat –tartean Sibeliusa– irabazi dituen Kavakosek berak grabatu zuen estreinakoz finlandiar musikagile bikainaren biolinerako Kontzertuaren jatorrizko bertsioa, eta penatuta azaldu zen aurpegia maskaratxo batekin erdi estalita jo behar izatearekin. Bestalde, poztasuna ere agertu zuen "publikoarekin berriz konektatu" eta "musika klasikoa berriro martxan jarri" delako.

Última cita. La Quincena Andante se despide de Gipuzkoa con la actuación hoy en Hondarriba del cantante Antton Valverde, que presentará su último álbum, Gaua. Ausentziaren itzala, acompañado por el violinista Francisco Herrero y el violonchelista Iván Carmona, quienes también participan en el disco. Valverde compartirá asimismo escenario con el acordeonista Joxan Goikoetxea, con el que el año pasado homenajeó a Xabier Lete en el concierto Hor zaude nonbait que se celebró también dentro de la programación de la Quincena Musical, y con el escritor Harkaitz Cano. La Quincena Andante llegará a su fin mañana con el recital que ofrecerán en Zalduondo (Álava) la violista Adriana Grigoras y la pianista Itxaso Sainz de la Maza, integrantes del ensemble vocal Soinuaren Bidaia.

antton valverde, en hondarribia

Quincena andante

noticias de noticiasdegipuzkoa