Juan Kruz Igerabide idazleak bere nobela berria aurkeztu zuen atzo Donostian, Doneaneko alaba. "36ko gerratik abiaturik, gutxi gorabehera mende amaiera arte iristen da narrazioa, eta egoera historikoaren eta gizarte-giroaren oihartzun batzuk ageri dira, inoiz ere historia partikularrari gailendu gabe", azaldu zuen Alberdaniako editore Jorge Giménez Bechek.