- Ekainaren 5etik zabalik daude Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiko estali-gabeko igerilekuak, eta irailaren 5a bitartean irekita egongo dira.

Eskaera altuagatik, Udalak erabilera-txanda berri bat eratu du, ahalik eta herritar gehienek igerilekuaz disfrutatu dezaten. Datorren astelehenetik aurrera, erabiltzaileek hiru txanda izango dituzte: 11.00-14.00, 14.30-17.00 eta 17.30-20.30.

Igerilekuek prebentzio, segurtasun eta higiene neurri guztiak zorrotz betetzeko protokoloa dute.