Errege Magoek ikuskizuna eskaini dute astearte honetan Donostiako Illunben. Koronabirusa dela eta, kabalgatarik ezin izan dute egin, baina astelehenean hiria zeharkatu zuten eta astearte honetarako ikuskizun berezia prestatu dute. Bost emanaldi eskainiko dituzte eta bakoitzean 400 pertsona izango dira (gonbipenak agortu egin ziren).

Azken emanaldia 19.30ean izango da eta streaming bidez hemen bertan jarraitzen aukera izango da.