Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak Donostian dira. Koronabirusarengatik ohiko kabalgatarik ez da egongo, baina astearte honetan ikuskizun berezia eskainiko dute Illunben. Eta hori baino lehen, astelehen honetan jada, hiriko auzoak zeharkatu dituzte auto baten gainean igota. Sorpresa izan da kalean aurkitu dituzten gaztetxoentzat, baina donostiar gazte batzuek izan dute jada Ekialdetik etorritako erregeak agurtzeko aukera.

Astearte honetan, berriz, bost saio eskainiko dituzte Illunben aurrez gonbidapenak eskuratu dituzten umeentzat (400 pertsona saio bakoitzean). 19.30ean, gainera, streaming bidez eskainiko dute ikuskizuna Donostia Kulturaren kanalaren bidez.