- Niña Coyote y Chico tornado rock talde donostiarrak euskarazko disko onenaren saria jaso dute musika independenteko MIN sarietan, 'Aitzstar' albumari esker.

Etxepare Institutuak ohar batean nabarmendu duenez, taldeak bigarren aldiz lortu du sari hori. Euskarazko diskorik onenaren saria irabazteko hautagairen artean Zea Mays, Doctor Deseo, Zetak eta Maite Larburu ere bazeuden.

2009az geroztik Batasun Fonografiko Independenteak (UFI) antola-tzen dituen MIN Sariek, estatuan argitaratutako ekoizpen independenteen sorkuntza, aniztasuna eta kalitate artistikoa aintzatesten dituzte. Urtero, zigilu independenteek argitaratutako musika eta autoeditatutako lanak sustatzen dituzte estatuan eta baita nazioarte mailan ere.

Aitzstar (2019) Donostiako rock bikotearen hirugarren LPa da, eta 11 abestiz osatutako lan honetan "rock tonu astunari eusten diote, berrikuntzarako bidea baztertu gabe".

Etxepare Euskal Institutuak euskarazko disko onenaren saria babesten du 2014tik, euskaraz sortutako musika estatuan ikusarazteko helburuarekin. Aurreko urteetan Berri Txarrak, Jabier Muguruza, Niña Coyote y Chico Tornado, Delorean eta Ruper Ordorika izan dira irabazleak.