- Elkar argitaletxe eta liburu-denden kateak Boixareu Ginesta -urteko liburu-salatzailea- saria eskuratu du Espainiako Editoreen Gremioen Federazioaren (FGEE) eskutik, aurten formatu digitalean egingo den, Liber, Liburuaren Nazioarteko Azoka dela eta.

Epaimahaiak Elkarri sari hau ematerakoan kontuan izan du bere jatorrizko erkidegoaren errealitate sozial eta kulturalean txertatutako eredua sortu duela, beti ere Espainian eta Europan dauden kultur orientabide guztiei zabalik, eta argitaletxe espainiar askorekin lankidetza estuan.

Boixareu Ginesta sariak, 1995etik hona, literatura-kulturaren garapenean eta sustapenean paper garrantzitsua duten, eta beren jardun-eremuetan liburuaren katea alor guztietan sendotzen laguntzen duten liburu-saltzaileen eta liburu-denden lana nabarmentzen du.

1974an ekin zion Elkarrek bere ibilbideari, Baionan lehen liburu-denda zabaldu zuenean. Harrez gero, liburu-denden katea eratzen eta osatzen joan da, eta, gaur egun, 16 saltoki ditu Euskal Herrian zehar.