- Joxe Mari Iparragirreren olerki ezagunenak ingelesera itzuli dituzte The Tree Complete - Gernikako Arbola. Complete Poems. Bertsoak liburuan Xabier Irujo EHUko irakasleak eta David Romtvedt poeta estatubatuarrak .

Irujok parte hartzen duen Nevada-Renoko Unibertsitateko argitalpen-zigiluaren bidez argitaratu da liburua, Bidart Family izeneko bilduma berria estreinatuz.

Irujok eta Romtvedtek urretxuarraren olerki ezagunenen aukeraketa egin dute, tartean, noski, Gernikako Arbola ezin falta. Ingelesezko eta euskarazko bertsio bikoi-tzean aurkeztu dituzte, eta datozen egunetan salgai jarriko da.

Iparragirre jaio zela 200 urte bete direla eta, Romtvedtek bideo bat igo du sare sozialetara, pasarte batzuk bi hizkuntzetan irakurri eta abestuz.