- Jose Luis Zumeta margolariaren omenezko lore eskaintzarekin bat egin zuten atzo Usurbilgo Udaleko alderdi politiko guztiek, herriko frontoiaren atzealdean artistak egin zuen horma-irudian. Artista ostegunean hil zen Donostiako Gros auzoan, 81 urte zituela.

Atzo eguerdiaz geroztik, Zumetaren Usurbilgo obra oroimenerako gune bihurtu da, eta hainbat herritarrek, bertara hurbildu, eta lore sortak utzi nahi izan dituzte, alarma egoeran egon arren.

Jose Luis Zumeta Usurbilen jaio zen 1939an, eta jada herrian bizi ez arren, egunero joaten zen bere Usurbilgo tailerrera, hantxe sortu baitzituen bere artelanetako asko eta asko.

Gaur egungo egoera kontuan izanik, artistari egingo zaion omenaldia atzeratu egin da, berme guztiekin behar bezala egin ahal izan arte.

Momentuz, Usurbilko udaletxeak usurbildarrei Zumetari mezuak posta elektronikoz edo Whatsappez bidaltzea eskatu die. Mezu guztiak jaso eta bideo batean argitaratuko dira hurrengo egunetan. / Argazkia: