donostia - Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren sei diru-laguntza lerrori esker, 87 musika proiektuk babes ekonomikoa jaso zuten 2019an. Orotara 660.000 euro bideratu ziren ekimen horietara, eta onuradunen artean pertsona, talde eta eragile ezagunak egon ziren, hala nola, Elkar, Serrano Producciones, Bilboko Kafe An-tzokia, Izaro, Zea Mays edota Diego Vasallo.

Gauzak horrela, bost modalitate bereizi ziren diru-laguntzak bana-tzerako orduan. Lehenengoa, musika partituren edizio inprimatuak bultzatzeko zuzendu zen, 42.548 euroko aurrekontuarekin. Bigarren laguntza-deialdia, euskal artista eta taldeen musika proiektu bateratuen babesera bideratu zen (165.262 euro guztira, 1.137 eta 6.439 euro bitarteko diru-laguntzekin). Segida honekin jarraituz, euskal musika eszenako eragileek bultzatutako enpresa-ekimen musikalak babesten helburu duen hirugarren modalitateak 215.028 euro jaso zituen iaz, 17 ekimeni laguntza emateko baliogarriak izan zirenak. Laugarrenari dagokionez, zuzeneko musika programatzen duten areto pribatuetara bideratu zen, 140.000 eurorekin. Azkenik, bosgarren modalitatean 50.000 euro baliatu ziren konpositoreen lana sustatzeko.

Aipatutakoez gainera, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 50.000 euroko diru-laguntza eman zion Euskal Herriko abesbatzen elkarteari. Jasotako kantitatearekin, abesbatzen erakunde nagusiei lagun-tzeko diru-laguntzen deialdi baten kudeaketa bere gain hartu zuen elkarteak berak. - Unai Gonzalez