Hogei urtetik gora egin dituzte gaijartzaile lanetan, gaiak aukeratzen, eta hamaika bertso txapelketa zein plazatan aritu dira ordutikAinhoa Aranburu (Donostia, 1969) eta AlaitzRekondo (Lesaka, 1980). Ofizioaren inguruanzer hausnartu badagoenez, Rekondo eta Aranbururekin aritu gara gai-jartzaileen rolaz,bertsolariekin duten harremanaz, gaien aukeraketaz eta ikusgarritasunaz, besteak beste.Rekondo Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian aritu da, baita Nafarroako txapelketan ere, eta Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria ere bada; barru-barrutikezagutzen du bertsolaritzaren mundua. Aranburuk, berriz, euskaldun berrientzako bertsoikastaroak eman ditu hamar urtez IruñekoHizkuntza Eskola Ofizialean. Egun, gainera,emakumeentzako Ahalduntze Bertso Eskolan dihardu.

Aukeratutako gaiek baldintzatzen dute bertsosaioa. Gaiaren tonuak edota ikuspegiak saioaera batean edo bestean izatea eragingo du. Zueknondik hartzen dituzue gaiak eta nola lantzendituzue?

Ainhoa Aranburu: Azken batean, munduandauden gaiak izaten dira. Ez ditugu gaiak sortzen, gaiak direnak dira, gure artean ditugunak.Orduan, behin aukeratuta, forma eman behardio gaiari gai-jartzaileak. Zein-tzuk aukeratu?Nire kasuan, behintzat, mugitzen nautenak,zerbait esaten didatenak. Nik triparekin aukeratzen ditut, mugi-tzen nauenaren arabera.

Alaitz Rekondo: Gai-jartzaile izatea pribilegioaere bada; baduzu aukera zuk nahi duzun gaiaplazaratzeko, nahi duzun ñabardurekin. Xehetasun batzuk emanez gero, alde batetik joandaiteke, eta bertze batzuekin bertze bide bathar dezake gaiak. Pribilegioa ardura ere bada;gai batzuk mahai gainean jartzea edo plazaratzea ez delako erraza izaten. Ainhoak erranduen bezala, barrenak mugitzen bazaizkizuaitzinera egin, eta pribilegioa erabili ahotsaemateko gai horiei.

Askotariko gaiak lantzen dira. Zertarako da gaibakoitza eta nola lortzen duzue oreka gaienartean?

A.A: Gai-jartzaileak buruan argi izan behardu gaiaren asmoa. Hamar gai inguru baldinbadituzu, garrantzitsua da jakitea gai bakoitzarekin zer lortu nahi duzun, alegia, nora jonahi duzun. Gero iritsiko zara edo ez, gureesku ez dauden mila faktore daudelako. Baina nik ez dut imajinatzen gai bat “zertarako”bat erantzun gabe.

A.R: Gertatu izan zait saioetarako ideienzerrenda egin, eta zeintzuk sartu erabaki-tzenhasten naizenean kentzen ditudanak izan ohidirela “zertarako” bat ez dutenak. Betelanaegiteko bakarrik ez ditut sartuko. Bertzalde,oreka kontuan hartzeko, hagitz desberdinada gaiak plaza baterako edo txapelketarakoizatea. Plaza librean hitz egin dezakezu antolatzailearekin, eta saioaren inguruan galdetu: zer-nolako saioa nahi duen, helburuak....Horrekin guztiarekin, egoeraren argazkia atera dezakezu, eta horren arabera gaiak bideratu. Txapelketan, egia da, dena dela kortseaeta horretara egokitu behar dituzu gaiak.

A.A: Orekarekin kontu handiz ibili behar da,nire ustez. Batzuetan, oreka bilatu nahianestandar bat sortzen da. Estandarrak beldurra ematen dit, baina kontua da zuretzakologika bat izan behar duela gai aukeraketak.Agian desorekatua dago, baina hori delakobilatzen duzuna.

Zer gustatzen zaizue gehien gai-jartzailetzan?

A.R: Etxeko lana da denetan gutxien gustatzen zaidana. Behin oholtzara igo eta bertsolariekin egon eta engranaje guztiak martxanjarri direla ikustean disfrutatzen dut. Saioaborobil ateratzen bada, bertsolariak disfrutatzen badu, publikoak erantzuten badu...Horrekin gozatzen dut eta konturatzen naizagian hain gustura egin ez dudan lan horriesker atera dela dena hagitz ongi. Ni gai jartzaile txapelketan egin naizela erran dezaket.Txapelketak badu lan karga handia, pisua etaardura, baina horrekin eta talde lanarekin ereaunitz disfrutatzen dut.

A.A: Bereziki, aurreko lana gustatzen zait.Esango nuke gaiak aukeratzea ederra delabere horretan: “hau ez, hau bai” esatea.Horrez gain, gustuko dut gaiari forma ematen diodanean sartzen naizen zurrunbiloa,datu edo erreferentzia baten bila. Eta bereziki, gaiaren formulazioan gozatzen dut.Oholtzan nola entzungo den prestatzen dutetxean, eta hori niretzako izugarri ederra da.Hitz egokien eta sortu nahi duzun testuraren bila aritzea. Baina oso gaizki pasatzendut saio aurreko egunetan, karga handia daniretzat, eta ez dut ongi kudeatzen urduritasuna. Behin oholtzan, segundo guztiak disfrutatzen ditut. Eta nire asmoak lortzen ditudanean, hori baino plazer handiagorik ezdago niretzat. Hau da, bilatzen dudan sentimendu, kezka edo harridura hori sortzeaaretoan.

Aipatu duzue aretoan sortzen den giroa.Bertsolariari ez ezik, entzuleak gaira eramatea ere garrantzitsua da?

A.A: Niretzat hori oso garrantzitsua da. Ezdakit nola lor daitekeen, baina badakit saiakera egin behar dela. Niretzat ez da interesgarria oholtzara ateratzea eta makina batbezala gaiak jartzea. Gaiari nik ikusi diodangarrantzia eta interesa oholtzara eramateagustatzen zait, erakustea zergatik den interesgarri. Hau da, bertsolaria hasi aurretik,gaiaren bidez publikoa mugitu; hori lortzenbaduzu, nire ustez, publikoa oso egoera egokian egongo da bertsoak aditzeko, ez da zerotik abiatuko.

A.R: Niri gertatu izan zait, orain dela urteaunitz, hitzak gehiegi neurtzea. Oroitzennaiz, behin, bertsolari batek erran zidala:“Alaitz, hemen ez dira hitzak neurtzen, ezda txapelketa: luzatu, azaldu eta lasai egon”.Aunitz balio izan dit horrek, eta denborarekin konturatu naiz zer nolako garrantziaduen. Azaltzeak ere lagunduko duelako girozehatz bat sortzen, zu ere horretan sartzen.

A.A: Bai, diferentzia izan daiteke: gaia bertsolariari eman edo gaia bertsolariari eta publikoari eman, biei.

Zuek proposatzen duzue gaia, asmo batekin,baina hortik aurrera bertsolariaren lana da.Hala ere, heldulekuak ematen saiatzen zarete?

A.R: Ematen diozun gaiak gutxienez bide bateduki behar du, bertsolariak jorratu ahal izateko. Ataka estu batean jarri ahal duzu, baina, beti ere, irtenbidea duen atakan. Bertsolariak ezinean ikustea ez dut uste inoren helburua denik. Heldulekuak dituen gaiak emanbehar dizkiozu.

A.A: Askotan bertsolariari ematen diogugaia, baina pertsonaia eta egoera gutximarraztuta. Oso abstraktua da. Nire ustez,interesgarria da heldulekuak ematea pertsonaia edo egoera osatuko duten hainbat elementu jarrita. Horrela bertsolariak eta baita entzuleak ere eszena irudikatuko duburuan, bertsotan egin baino lehen. Hankaklurrean baldin badituzu eta bertsolariakburuan, arriskatzea gauza ederra da.

Eta normalean lortzen duzue zuen asmoabetetzea?

A.A: Ni oso interesatuta nago horretan.Asmo batekin botatzen dut gaia eta ez badufuntzionatzen, gustatzen zait zergatia aztertzea. Batzuetan erraz detektatzen da etabadakizu zer gertatu den, baina beste batzuetan ez. Orain gutxiago gertatzen zait,baina gertatu zait gaia tonu batekin emateaeta bertsolariak kontrako tonuarekin hartzea. Hitzen aukeraketa oso garrantzitsuada horretarako. Baina asmo bat izatea etabeste zerbait ateratzea gerta liteke.

A.R. Sorpresa onak ere hartzen dituzu, espero ez dituzunak, bertsolariak bertze aldebatera jotzen duenean eta hagitz ongi aritzen denean.

Gerora, bertsolariekin saioa komentatzeagarrantzitsua da?

A.R: Garrantzitsua da, eta behin baino gehiagotan komentatu dugu gure artean. Nik ezdut beti egiten, batzuetan kostatzen zait.Bertsolari batzuekin konfiantza gehiagoduzu, bertze batzuekin ez... Tarteka, egunbatzuk pasa eta gero galdetzen diet. Baina garrantzitsua da konpartitzea eta jakiteanola sentitu diren.

A.A: Nire ustez, galdetu behar zaio bertsolariari eta baita publikoari ere. Publikoarisaioa bukatuta galdetu behar zaio, etabertsolariari handik 24 ordura. Bertsolariaketa gai-jartzaileak saioa bukatuta oraindikmugituegi gaudelako, eta modu benetan eraginkor batean hitz egiteko eta konstruktiboaizateko hobe da pausatzea.

Azkenaldian gehiago hitz egiten ari da gaijartzailetzaren inguruan. Behar duen lekuadu, edo aitortza falta zaio?

A.A: Nik esango nuke azken boladan gai-jartzailearen figuraren inguruan kontzientziahandiagoa hartu dugula, konturatu garelagarrantzia eta potentzialtasun handia duela.Hala ere, prestigiatuagoa nik oraindik ez dutikusten. Prestigiatuta dago gaur egun teorian, baina ez praktikan: oraindik ere hainbat karteletan gai-jartzailearen izenik ez daagertzen, eta prentsan, askotan, gauza beragertatzen da. Jendeari gai-jartzaileen izenakgaldetu eta ez dizkizu esango bi baino gehiago. Askotan, antolatzaileek bertsolari zehatzbatzuk bilatzen dituzte, baina gai-jartzaileaberdin da. Ez dakit “prestigio” hitza aldarrikatu nahi dudan, baina duen garrantziazohartu eta leku ematea komeni da. Baitaarriskatzeko eta probatzeko aukera emateaere. Gai-jartzailetzari dagokionez, inflexiopuntu batean gaude eta mugarri izan zen gaijartzaile eskola abian jartzea.

A.R: Txapelketengatik, agian, batzuk egingara ezagunagoak herrialde batzuetan, baina badira aunitz haien herrietan aritzen direnak gai-jartzaile gisa, urtean behin bada ere.Komeniko litzateke gai-jartzaile horiek ereaholku batzuk, prestaketa txiki jasotzea,kezkak argitzeko aukera izatea. Lagunduzgero, nik uste dut saio batzuek lortuko zutela bestelako emaitza bat. Batzuetan ez zaioematen behar duen garrantzia eta orduanpentsatzen da edozein gauzak balio duelabertsolariak kantatzeko. Eta ez da horrela.Hor presente dugun gaia da, gai-jartzaileaknola indartu eta bere tokia eman.

Edozein izan liteke gai-jartzaile?

A.A. Edozein izan liteke gai-jartzaile, bainajakinda ez duela edozer esku artean. Azkenean, guk egiten duguna da bertsolarien onena ateraraztea. Bertsolaria puntu-puntuanjarri, ahalik eta lekurik ederrenean. Saiakerak izan dira gai-jartzailetza prestigiatzeko,eta bide horretan ari gara.