Partzialki bada ere, Iñaki Garitaonaindia Gari (Legazpi, 1963) etaJosu Zabala (Otxandio, 1954) Hertzainak talde mitikoko kideek indarrak batu, agendak egokitu eta bikontzertu eskainiko dituzte, Hertzainak: inun baino alaiagoa izanenda izenburupean.
Beste batzuk tarteko, euskal panorama musikalaren erreferente izan zenHertzainak 80ko hamarkadan; etagarai nahasien bozgorailu izanik,euskaldun askoren memorian iltzatuak geratu dira Pakean utzi arte, Ehtxo! edo Aitormena bezalako abestimitikoak. Herritar asko eta asko diraeuren zuzenekoak penaz agurtuzituztenak eta musikarien bakarkako bideak hurbiletik jarraitu dituztenak ere. Bada, argi geratu da lehenbezala orain ere entzule zerrendaluzea duela banda gasteiztarrak.“Hertzainaken sua ia-ia itzalita zegoela pentsatzen genuen, baina publikoaren erantzuna ikaragarria izanda, eta orain erronka horren aurreanneurria ematea dagokigu”, dioteGarik eta Zabalak. Izan ere, saio bakarra egitekoak ziren musikariak, baina sarrerak salgai jarri eta lau ordutara agortu ziren denak. Arrakastaren aurrean, beste data bat finkatzeaerabaki zuten, hurrengo egunean bertan, eta erantzuna parekoa izan zen.Dagoeneko Hertzainaken itzulera bertatik bertara ikusteko bi aukeretarako sarrera guztiak saldu dituzte.
EZUSTEKOA Goitik beherako sorpresa bat da musikarientzat enkontru hau. Garirentzat kasik imajinaezina: “Ez zitzaidan inoiz burutikpasa berriro Hertzainakenproiektuari heltzea eta martxan jartzea”, onartu du abeslariak. Bainazenbait faktore eta egoera berezitarteko, hala gertatuko da. “Jasodugun erantzuna jasota,dakidan bakarra da ezdudala ezer ulertzen”,onartu du, eta“zaleen harreraasimilatzen” aridela dio. Zabalak,bere aldetik,ezustekoakkatean jaso ditu.“Lehen emanaldiarekin pentsatugenezakeen ondobeteko genuela, nahizeta ez hain azkar. Bigarrena sorpresa ikaragarria izan da”.
Erronka bat dela diote, eta biak alabiak gogotsu eta indartsu daudedesafioari heltzeko. Patuak elkartudituela uste du Garik eta berak“patuaren erabakiari besoak zabalik” erantzun diola. Ospatzeko etagogoratzeko aukera gisa deskribatudu Zabalak iraileko zita: “Finean,gure buruei eta garai bati egindakoomenaldi bat da, gure bizitzakomomentu inportante bat gogoratzea. Bizitza eta musika bera ospatunahi ditugu”.
NEGUAN EREINDAKO HAZIA Batuketaren lehen txinparta negu parteanpiztu zen, beroa eta oso berezia izanzen kontzertu batean. Gari bere egungo taldearekin ?Gari etaMaldanbera?disko berria aurkezten ari zen BilbokoArriaga antzokian etahantxe agertu zen Josu Zabalaoholtzan, aspaldiko partez. Zorizedo erruz Hertzaineken sei kantujo zituzten neguko arrats hotz hartan. “Ni oholtzatik nahiko erretiratuta nengoen eta Garik gonbidapena luzatu zidan parte hartzeko; kantu batzuk prestatu genituen eta,egia esan, oso ondo pasatu genuen”.Horrela oroitzen du gau hura JosuZabalak. Otsailaren 27an Bilboberotu zuten ahots, doinu eta algara artean Garik eta Zabalak, bestezerbaiten abiapuntua izan zen hartan. “Emozio puntu bat sortu zenbai gure artean eta baita publikoaren artean ere, eta azkenean errepikatu beharra zegoela erabakigenuen, modu intentsoagoan etahandiagoan”.
Errepikapen berezi hori da, hainjustu, iraileko hitzordua. Itzulera,baina, otsailean bezalaxe, partzialaizango da, talde osoa batzeko saiakerak egin dituzten arren. “Hasierako asmoa talde osoa berriz batueta euskal hiriburuetatik bira txikibat egitea zen, baina azkenean ez daposible izan”, azaldu du Zabalak.Izan ere, Hertzainak osatzen zutenbeste lau kideak ez dira Euskaldunan izango. Garik, aldiz, azpimarratu du hori ez dela arazo bat izangoHertzainaken arima oholtzara eramateko: “Inportanteena da gu biokegongo garela; Josu eta ni ere Hertzainak gara”.
Ziurrenik, zale nostalgiko askok bereburuari galdetuko diote itzulerabaten hasiera ote diren bi emanaldiak. Bi musikariek, ordea, nahikogarbi dute gertakari bakana eta iaseguru bakarra izango dela. “Lanhandia eskatzen du honek eta ez dutposible ikusten errepikatzea”, zorrotz mintzo da Gari. Esperantzari leiho nimiño bat irekita utzi dio,ordea: “Nik ez nuen espero inoizHertzainak batzea, eta hori posibleizan da; baina gaur esan dezakedana da ez direla egongo aukera gehiago Hertzainak berriz ikusteko”. EtaZabalak ere antzeko iritzia du, itzulera irailaren 25ean hasi eta 26anbukatuko dela, zehatz jakitea ezinezkoa bada ere: Printzipioz horrela planteatzen dugu, baina gauzahoriek ez dakit noraino ziurtatu ahaldiren. Behin betiko erabakiak esatea erraza izaten da, eta gero askotan edo batzuetan ez dira betetzen”.
ANTZEKOAK, BAINA EZ BERDINAKBi emanaldi iragarri dituzte, irailaren 25ean aurrenekoa eta hurrengo gauean bigarrena. Asmoa dutebietan gogo eta ilusio berarekin taularatzeko, beti ere bien arteko ezberdintasunak mantenduz. “Hertzainaken arima mantenduko da, bi gaumagiko izango dira”, aurreratu dute.
Halere, garbi utzi dute helburua ezdela garai bateko Hertzainak imitatzen saiatzea, gaurkotu eta moldatzea baizik. “Kantuak egokitukoditugu gure gaur egungo egoera fisiko eta psikikora. Hertzainakek jotzeko zuen era hura seguru askoerrepika ezina da, baina abestiakberrirakurri eta molde berrietanberriz eskain daitezke”, dio Garik.
Formatu eta egitura berdintsuarekin, orotara bi orduren bueltanluzatuko diren bi saio eskainiko dituHertzainak gaurkotuak: ordu etaerdi Hertzainaki eskainia, eta gainerako minutuetan Gari eta Maldanbera proiektua taularatuko duabeslariak. 20 kanta inguru jokodituztela iragarri dute, eta oraindikere zerrenda gaurkotzen eta lantzen ari direla diote. Pista bat emandu Zabalak: “Hertzainaken seidiskoetako kanturik enblematikoenak hautatzea da asmoa”. Zerrendaosatzeko lagun eta ingurukoen laguntza ere jasoko dutela aipatudute, eurek hautaketa egiteko egokienak ez direla iritzita.
Bigarren pista izenburuak emandezake, akaso. Inun baino alaiagoaizanen da dio kontzertuen aurkezpen kartelak, Hertzainaken lehendiskoko Ta zer ez da berdin kantugogoangarri hartako bertsoa. Musikarien asmoa barnebiltzen da nonbait: “Erabat aldatu da giroa EuskalHerrian musika arloan, bainafuntsean nik uste gauzak ez direlahainbeste aldatu: garbi dagoena da,kantan esaten dugun bezala, EuskalHerrian rock and rollak ez duelainoiz dirurik emango, nahiz etainon baino alaiagoa izan”. EuskalHerria errealitate horren isla delauste du Garik, atzo bezala gaurbetetzen den leloa. Iragana eta oraina ?eta beharbada etorkizuna? batzeko haria bilatuko dute kantuzaharren artean, atzo eta gaur baliagarriak diren mezuak, gaiak eta doinuak taularatuz. “Zoritxarrez, garaihartan aldarrikatzen genituen gauza asko gaur egun ere jarraitu behardira aldarrikatzen, mundua ez daperfektua”, kritikatu du Zabalak.
AGERTOKI BEREZIA EuskaldunaJauregia izango dute agertoki, etaesangura berezia hartuko du tokiakere. Ziur asko Hertzainak zuzeneanikusteko azken aukera bertan izango baita. “Euskalduna da kulturaren jauregi nagusia eta uste dutHertzainakek merezi zuela holakoleku sakratu batean egitea beremomentuko itzulera hau”, uste duGarik. Ofizialki 1993an esan zionagur taldeak oholtzari, DonostiakoAnoeta kiroldegian, eta estreinaldia Gasteizen egin zuten, 1981ean.Orain Bilbo izango dute azken parada. “Bi gau magiko eta hunkigarri”izango direla aurreratu duteGarik eta Zabalak eta dena ematekoprest da bikotea: “saiatuko garakontzertu horretan asko disfrutatzen eta, ahal dela, publikoarimerezi duen erantzuna ematen”.
Gonbidatu berezi ugari taularatukodituztela aurreratu badute ere, ikusteko dago kolaboratzaileen zerrenda nork osatuko duen. Konfirmazioguztiak jaso bezain pronto, “Hertzainaken historian esangura izanduten” artisten parte-hartzea argitaratuko dute.