Orotara hamasei pieza biltzen dituBizirik dauden eskuak diskoak,hamar soinu eta pandero hutsez, etabeste sei instrumentu ezberdineklagunduta, “jantziagoak”. Denetikdago abestien artean: launa arin-arineta fandango, porrusalda eta trikitixa bana (betiko esentziari dagokionez) eta balsa, boleroa edota mejikana bat, diskoa osotzen. Izenburuari dagokionez, aldiz, lehen kantukoesaldi bat baliatu dute lana izenpetzeko: “izoztuak baina ez ahaztuak,bizirik dauden eskuak”. Hala diodiskoa irekitzen duen balsak eta,ondorioz, Bizirik dauden eskuak(Elkar, 2019) kantutegiaren azalak.Hasieran Laja maisua buruan zutela ondu zuten kantua, baina mezuakorokorragoa izaten bukatu du.
Trikiti munduari nolabaiteko ekarpena egin diotenentzako omenaldibat nahi du izan bildumak; jadahemen ez daudenei. Baina, eraberean, egun dihardutenei ere keinu egin nahi dio. “Denei egin nahi diegu erreferentzia, zendu direnak etaoraindik bizirik dirautenak. Azkenean, gu hemen baldin bagaude,hein handi batean, eurei esker da”.
Diskoan artista ugariren laguntzaizan dute, bakoitzak bere txokotiklanaren osotasunari bere alea jarriz.Hitzen bidez batzuek: Xabier Amuriza, Nerea Elustondo ahizpa-arrebaeta Jon Sarasua, besteak beste. Eta doinuz beste askok: Michel Longaron (bateria eta perkusioa), AmaiurCajaraville (kontrabaxua), GurutzBikuña (gitarra akustikoa) eta XabierZeberio (biolina), kasurako.
ATZEKOZ AURRERA Estiloan antzinakoa eta gaurkoa uztartu dituzte,disko “betea” sortu nahian. Batetik,solteko piezak lehengo erara jotzeaerabaki dute, izan zirenei keinu eginez. “Tonalitate altuko soinua eta perkusio hutsez grabatu ditugu piezak, bozgorailurik eta teknologiarikez zegoenean hori baitzuten modubakarra ondo entzuteko”. Denakdira, baina, aurrez sortutako kantuen bertsioak. Hamar Martin Aginaldek moldatu ditu eta beste seiAgurtzane Elustondok berak moldatuak dira. Kasuren baten ere“bertsioen bertsioak” egin dituztelaazaldu du Elustondok. Bada, garaibateko trikitilariek unean modan zeuden kantuak hartu eta soinuarekin jotzen zituzten, dena “buruz”;kantua entzute hutsarekin birsortzen baitzuten melodia. “Pieza batentzun eta gero soinuaren galbahetik pasatzen zuten, hor lanketa handi bat dago, artelan bat da kasik”.Hori oinarri hartuta sortu dituzteabestiak Elustondo anai arrebek.Kantu originalak topatzen ahalegindu dira, baina bilaketak fruitu handirik izan ez duela-eta, “intuizioz”jokatu dute kanta hauen “transmisio lana” egiteko.
Soinuaren doinuen eran, panderoaere balioan jartzeko ahalegin bereziaegin dute, kasu batzuetan bi pandero erabiliz. “Hasieran erromeriakpandero hutsez egiten ziren”, emandu jakitera Agurtzanek. Pandero jotzaile ezberdinek hartu dute parteproiektuan: Xabier Berasaluze Leturia, Jose Maria Santiago Motriku eta,nola ez, Ion Elustondo berak.
Kriskitinen erabilera izan da trikitiaren hastapenei keinu egiteko erabili nahi izan duten beste elementubat. Ezezaguna zen datu bat argitara atera dute, Leturiaren laguntzaz.“Hark esan zigun fandangoetanbezala arin-arinetan ere erabiltzenzirela krisktinak. Ezagutza horiahanzturan gera ez dadin, belaunaldi berriei transmititu nahi diegu”.Horregatik, Leturiak berak jarridizkie kriskitin doinuak piezei.
ALAITASUN MALENKONIATSUA Tradizioz musika alaia da trikitia etaherri guztietako plazak giroz josteadu eginkizun nagusi. AgurtzaneElustondok ohartarazi du, baduelabeste sentimendurik pizteko gaitasuna ere. “Alaia da diskoa, baina aldiberean nostalgiaz betea. Trikitixakbadu ahalmen hori; poztu eta hunkitu egin dezake aldi berean, eta horida guk transmititu nahi izan duguna”. Eta lan hori aurrera ateratzekoiraganeko soinuak baliatzea irudituzaie egokiena Elustondo anai-arrebei: “Transmisio lanarekin jarraitunahi dugu; aurretik egon direnei doinuak eskaini erreferente izan direlako eta itsasargi lana egin dutelakoondoren etorri garenontzat”.