EZKONTZA batean denetarikgerta daiteke. Ezkontzafesta bat da, egun berezia,zoriontasunerako eta ospakizunetarakoeguna... Baina askotanfaltsukeria eta gezur asko estaltzenduen eguna ere izaten da. Horixe daHika konpainiak bere ikuskizunberriarekin agertu nahi duena.

Mireiak eta Imanolek ezkongai bikoteperfektua osatzen dute. Zorionarenirudi dira. Ezkondu egin diragaur, baina beren ezkontzak ustekabekonorabidea hartuko du. PatxiBilbaok, emaztegaiaren aitak etaIpertrolako handi-mandiak, antolatudu ospakizun gala. Festa itzela.“Gaur txerrien antzera, jan, edan etadantza egitea nahi dut!”, horixe dairistean gonbidatuei egingo dienharrera. Guztiak bertan daudeladirudienean, ordea, Txusa azaldukoda aretoan. Gizon gorputzean biziden emakumea da Txusa eta Imanolenaitaren azken bikotea izan zenhura hil artean. Mireiak gonbidatudu ezkontzara. Emakumea atsegindu eta aukera polita iruditu zaioImanolek Txusa hobeto ezagutu etabere aitarena gainditu ahal izateko.Ezuste honek eta beste hainbat sorpresekospakizuna kolokan jarrikodute. Ezkontza baino, txarribodabihurtuko da ospakizuna.

Zergatik ezkontza txarriboda bilakatu?Agurtzane Intxaurraga obrarenzuzendariak azaldu du: “Euskarakbadu hitz bat beren beregiezkontzara lotuta dagoena: Txarriboda”.Istorioa zer izango da, ezkontzaedo txarriboda bat? Intxaurragakargi utzi du: Txerri hilketari lotutako festa handia izango da. Senitartekoekhilketa antolatu eta, ezkontzetanbezala, parte hartu duteneitxerrikia dastatzera emateko bazkariaantolatu dute”. Horren atzean,kritikarako asmo garbia daukaobrak: “Ezkontza bat faltsukeriahandia da, ezkontzaren funtseanmaitasun istorio bat dago, bainaezkontza liturgia teatral ederra da, sekula modaz pasatzen ez dena”, diozuzendariak. Gainera, gaur egun,ezkontzak gertakariak direla dio,“nori ez zaio ezkontza batera joateagustatzen?”. Hori aprobetxatu nahiizan dute Hika-koek jendea antzerkiraerakartzeko. Hausnarketarakotartea ere zabaldu nahi dute,“ezkontza bera ere antzerkia badelako”,Intxaurragaren esanetan.

Txarriboda antzezlanaren aurrekariakaspaldikoak dira. Duela urtebatzuk, Intxaurragak BertoltBrechten Burges txikien ezkontzaantzezlanaren testua landuzuen ikastaro batean. Bestetik,inprobisazioen bitartez lan egitekonahia zeukan. Ideia biakbatu, eta Txarriboda izangozenari forma ematen hasi zen.

ATZOKO ETA GAURKO DOINUAK Antzezlanakhiru ezaugarri argi ditu,Intxaurragaren esanetan: umorea,narrazio basatia eta euskal kabareta.“Ez dugu Ipar Amerikako erreferentziarikerabili, bertoko kantuakentzungo dira ikuskizunean”, argitudu zuzendariak. Entzungo direnkantuak aspaldiko doinu herrikoiakedota gaur egungoak dira. Besteakbeste, Antxon Valverderen Maitasunazhil kantaren melodia; AnarirenNaufragoak; Afu taldearen Oxigeno,Hegan goaz cumbia; Imanolen Izarapean,Anteron kanta herrikoarenmelodia... Onintza Enbeita bertsolariaarduratu da testuei gatza etapiperra emateaz.

Sei aktore izango dira taula gainean:Sandra Fdez. Agirre eta Iñigo Aranbarrikgorpuzturiko senar-emaztegaiak,Patxi Gonzalez aitabitxia izangoda, Kepa Errasti amaordea, JuanjoOtero zerbitzariaren rolean aritukoda eta Iñaki Maruri, azkenik,piano-jolea izango da. Ezkontza-txarribodarendikotomia horrekin jolasean,une batzuetan pertsonaiekbarruko piztia aterako dute: “Narraziobasatia du antzezlanak, kabaretarenumore eta erritmoarekin jolastukodugu”, azaldu du Intxaurragak.Helburu argia dute obra honekin:ezkontzetan bezala, gonbidatuekondo pasatzea. Hala, sei aktoreek,hainbat pertsonaia gorpuzteaz gain,dantzatu eta kantatu egingo dute,giroa animatuz.

Aktoreen inprobisazioetatik abiatutaIntxaurragak idatzitako testuajasotzen du obrak. Testua eta antzezlanaaldi berean sortu dituzte.Entseguetan sortzen joan da obra,hitzak inprobisazioetan jarriz. Kabareta,berriz, “katarsirako bidea” izanda. “Kantuak eta musika izango dirasentimenduen biluztasun gordinenetarairisteko bidea”, dio zuzendariak.Gainera, narrazio basatiak izangodira, uneoro leher egitear egongoden erloju baten antzera, ausartaketa zuzenak, erritmo handikoak. Etaumorea ere ez da faltako, noski.