donostia - Zea Mays taldeak 20 urte bete ditu taula gainean eta hori ospatzeko kaleratutako Harro diskoa aurkeztuko du ostegun honetan Intxaurrondo kultur etxean, 22.00etan, eskainiko duen kontzertuan. Harro talde bilbotarraren estudioko zortzigarren diskoa da eta bertan ekaitzari eusten eta aurrera jarraitzen lagunduko duten abestiak daude, eta maitasunaz eta adiskidetasunaz hitz egiten duten hainbat ere bai. Dantza egiteko gogoa piztu nahi dute euren oinarri erritmikoekin, baina melodia ilunagoak ere eskainiko dituzte kontzertuan, eta ikusleak hunkituko dituzte Zu bezalako abestiekin. Hauen aurretik, Moby Dick artista bizkaitarrak kontzertua eskainiko du.

Hitzordurako sarrerak jada salgai daude eta 8 (aldez aurretik) edo 10 (leihatilan) euro balio dute. - N.G.