HITZEN mundua bihotzean sentitueta odolean daramate LiteraturiaKultur Elkarteko kideek.Bigarren urtez jarraian, EuskalLetren Plaza bihurtuko dute Zarautz, bosturtez Larrabetzuk egindako bideari jarraiki,eta literatura jaun eta jabe izango daGipuzkoako udalerrian maiatzaren 28tik31ra artean. Egun gutxi falta dira topaketeihasiera emateko, eta Ana Galarraga Literaturiaelkarteko lehendakariaren aburuz,antolatzaileak “babes eta bultzada handia”jasotzen ari dira. “Pasatu den apirilaren30ean izandako aurkezpen ekitaldia arrakastatsuaizan zen, eta uste baino oihartzunhandiagoa izan zuen. Gurekin izan zirenArantxa Urretabizkaia eta Edorta Jimenezidazleak, eta euren kontaketek asko aberastuzuten ekitaldia”.
Larrabetzuk utzitako lekukoa iaz jaso zuenlehen aldiz Zarautzek, eta bertan jarraitukodu Literaturiak aurtengoan ere. 2014koedizioari begira, “esperimentua” da elkartekopresidenteari bururatzen zaion lehenhitza. “Herri bakoitzak bere berezitasunakditu, eta horretara moldatu behar da. IazkoLiteraturiarekin asko ikasi genuen, esperimentubat izan zen, eta aurtengoa antolatzerakoorduan kontuan hartu dugu pasaden urtean bizitakoa”. Horren harira, hirugunetan banatuko da aurten Literaturia:Modelo aretoan izango dira ekitaldi guztiak,Garoa liburu dendan lanen aurkezpenak etaZigordia kalean, azoka.
PASIOA, ODOLEAN Literaturia “borondateanoinarrituta” dagoen egitasmoa dela azaldudu Galarragak, eta aurrera egiteko “berrikuntza”ezinbestekoa dela azpimarratu du.“Literaturarekin lotutako ekimen eta topaketaugari ospatzen dira; beraz, besteenartean muturra sartu eta jendea erakartzeko,ezinbestekoa da berritzea eta zerbait bereziaeskaintzea”. Berrikuntzaren bila, sortzaileenganajo eta Literaturiarako emanaldibereziak prestatzeko eskatu zieten antolatzaileek,betiere, literatura abiapuntu izanik,ekimen guztien arteko lotura gisa. “HarkaitzCanori, esaterako, zerbait prestatzeko eskatugenion, eta Mursegorekin bat egitea bereerabakia izan zen. Jarri genuen baldintzabakarra egingo zutenak literaturarekin loturaizatea zen”, azaldu du Galarragak.
Bistakoa da literaturak berebiziko garrantziaduela Galarraga eta konpainiarentzat,eta aurtengo leloan argi utzi nahi izan dute: Odolean daramagu. “Pasioz bizi dugu literatura,irakurtzea biziki maite dugu, eta horiislatu nahi izan dugu”, adierazi du. Ekital dietan parte hartuko duten artistei “odolemaile”izena eman diete antolatzaileek, etaideia guztiz borobiltzeko, Juanfe Garcesekzuzendutako bost minutuko film labur bataurkeztu dute, Ander Lipus aktorea protagonistaduena.
ARDOA ETA LETRAK, ESKUTIK Literaturaabiapuntu izan arren, aurtengo Literaturianbada beste gai nagusi bat: ardoa. Galarragarenaburuz, “ardoa ?eta, orokorrean, alkohola?betidanik literaturari oso lotuta” egon da,eta “inspirazio iturri gisa” ere askotan jokatuduela uste du. “Ikuskizun guztiak batu etaLiteraturiari nortasuna emango dion elementuaizango da ardoa”, azpimarratu du,eta “jende gehiago gerturatzeko aitzakia” ereizan daitekeela aitortu du elkarteko lehendakariak.Berezi izatearena agerian utziz, Literaturia2015en irekiera ofiziala ostiralean izangoden arren, aurreko egunerako ekitaldi berezibat prestatu dute elkarteko kideek, Zentzumenenzoramena izenpean. Galarragarenhitzetan, literaturaz gozatzeko “beste modubat” eskainiko dute Talaiberri txakolindegian.“Lau idazle izango dira ekitaldi horretan:Katixa Agirre, Tere Irastortza, Oier Santoseta Gaizka Zabarte. Euren azken liburuakeramango dituzte, eta pasarteak irakurri ahala, lurrin bat eta txakolin jakin batlotuko zaio bakoitzari. Horrela, literaturazgozatzen den aldi berean, usain eta edariezberdinak probatzeko aukera izango da”,aurreratu du Galarragak.
GERTUTASUNA HELBURU Literaturiarenaurtengo hainbat ekitaldi doakoak izangodiren arren, ikuskizun bakoitzerako sarrerekhiru euroko prezioa izango dute. Galarragareniritziz, prezio “sinbolikoa” da: “Jendeakohitura har dezan da, batez ere. Ezerez dela debalde erakutsi nahi dugu, eta dirulaguntzaurri horren truke, ekitaldi osobereziez gozatzeko aukera eman nahi dugu”.Egunean bertan salduko dira sarrerak,Modelo aretoko leihatilan. Bestalde, ostegunekosaiorako izan ezik ?horrek 10 eurokoprezioa izango du?, gainontzeko ekitaldiguztietarako balioko duen bonoa ere eskuragaiizango da. Hamabi euroren truke saldukoda Sanz Enea Kultur Etxean eta Garoaliburu-dendan, eta nahi izanez gero, literaturia.eus webgunearen bitartez ere erreserbatudaiteke. Azken finean, helburua literaturajendearengana hurbiltzea da, liburuzaleaizan edo ez. “Literaturzaleak ez garasekta bateko parte; guztiek Literaturian ongipasatzea nahi dugu, eta gure unibertsohonetara beldurrik gabe gerturatu daitezela”,adierazi du Galarragak.